Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hala ere, uhinek laster galtzen dute beren gora-nahia, eta akiturik etzaten dira hondartzan. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 81. orr.
Zuzentasuna defenditzen dutela diote, baina beren goranahia baizik ez dute defenditzen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 208. orr.
Bere bizitza eman zion alderdiari, baina itzalean geldituz beti, inolako goranahirik gabea baitzen, apala, umila eta eskuzabala. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 177. orr.
Orobat, epelduxeak ziren garai bateko gora nahiak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 20. orr.
Beraz, harrigarria dirudien arren, bere-berea du apaltasunak bihotzaren goranahia; bihotzak beherantz egitea, berriz, handikeria da. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 370. orr.
Ama Handiaren erlijioa, basakeria latza eta goranahi espirituala era bitxiz nahasten zituena. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 95. orr.
Ibiliak egiten zituen munduaren lohikerietan barrena, bihotza gora-nahiez beterik, amodio unibertsalez gainezkatua. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 25. orr.
Dulzineagana hurbildu nintzenean [...] baratxuri gordin usaina zeriokeen; hara, zorabioa eta gora-nahia eman zidaan. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 127. orr.
Keinuak, entzuleriari mintzatzeko manera, boteredunen aire hura, eskuan dituen ttanttoak ongi ezagutzen dituen gizon goranahiaren ezaugarriak ziren. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 106. orr.
Harrokeria goranahi zitalaren irrika. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 369. orr.
Nik, bederen, ez nuen neska gora-nahia hain errukarri egiten. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 181. orr.
Goranahiko tontoez ari naiz hemen bereziki, hots, tonto-harroez. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 192. orr.
Era honetako gizon batek, goranahikoa bada, zain du mende guztietako loria; filosofoa bada, bere hiritarren bedeinkazioak kontsolatuko du aginpide ezetik, nahiz eta haien esker txarrak behin baino gehiagotan erasan. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 74. orr.