Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
goragune (orobat gorune) iz gorago dagoen gunea.
Estepa hartan goragune bakar bat ere ez zen ageri bistara. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 178. orr.
Mutila bat-batean behaztopatu eta erori egin zen goragune batetik beheiti. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 57. orr.
Krisiak badaude, egia da, goruneak, eta bai gorabeherak ere, baina ez gara ohartzen, eta ez gara gauza gorune horiek segundo arduragabeetatik bereizteko. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 124. orr.