Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gora 1 adlag toki garaiago batera. ant. behera. (ik. beheko konbinatorian gora adizlagunaren agerraldi maizkoenak)
• 2 interj norbait edo zerbait goratzeko egiten den oihua. ik biba.

-Gora Errepublika!  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 54. orr.

Gora Euskadi askatuta.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 57. orr.

Gora Euskadi gorria!  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 150. orr.

Herri osoak deiadar egin zuen: "Gora Salomon erregea!".  Elizen arteko biblia   1 Erg 1,39

-Gora Vladimir Ilich!  Herria   2004-12-16

Gora Jauna! Gorets beza ene arimak Jauna!  Elizen arteko biblia   Sal 146,1

Gora gu azpildarrok!  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 15. orr.

Esan ezak orain Gora Euzkadi, zerri horrek!  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 205. orr.

-Gora munduko langileria!  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 170. orr.

Frontoitik pasatu ondoren, hormetako batean idatzirik ikusi zuten: GORA IRAULTZA BERDEA!  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 76. orr.

Gora Mendiondoa eta Mendiartea eta gora lagun artea eta gora Airetik taldea!  Herria   2002-12-26

Gora gure dantzariak eta soinulariak, eta parte hartu duten jende onak!  Herria   2005-06-02

• 3 izond garaia.

Eskolak horma gorak ditu.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 211. orr.

Kamikaz atentatuetaz begiratzeko murru gora bat altxarazi du, Berlineko haren gisakoa.  Herria   2005-02-03

Tximinia gora bat ageri da.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 121. orr.

Eguzkialderago, frango urrun, mendi gorak ziren; han gidariak behar.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 157. orr.

Materialtasunetik espiritualtasunera altxaraztegatik edo gauza gorak ulertarazteagatik.  Berria - Kultura   2004-07-11

Gizon gaitzak dira biak, gorak eta zabalak, beso azkarrekoak.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 22. orr.

Barkoxen Arangoitia, Altzain Arangaitze ; Larrainen Ibarrondoa bortü goran.  Herria   2003-02-20

· Harik eta ordoki hau bilakatu arte mendi, Pelion zaharrari nahiz Olinpo urdinaren buru ortzian gorari gailentzekoa.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 206. orr.

4 goraldia.

Hesi bat egin dute itsasoaren gorari eusteko.     «Kuskue tanden», 2004 - 163. orr.

5 ahots, boz goraz

Ulemen burua hurreratu eta ahots goraz irakurri zuen txatala. erromesek ahots goraz segitzen zuten otoitzean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 314. orr.

Ahots goraz eta espantuka.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 18. orr.

Otoitz egin nuen boz goraz.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 118. orr.

6 gora egin1 goratu.

Gora egin zuten urek eta untzia lurretik jaso zuten.  Elizen arteko biblia   Has 7,17

Itsasoak gora egin orduko, bidea urak hartzen duen hartara eramaten dituzte beren txalupak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 108. orr.

Tapakia altxa, eta lurrinak gora egin zuen, tximinietan bezala.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 40. orr.

Gero, bat-batean, poz ahaltsu batek gora egin zuen nire barrenean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 192. orr.

Garrek gora eta gora egiten dute.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 222. orr.

Adelaren animuak gora egin zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 211. orr.

Presio horiek gora egin zuten ezkontza-eguna hurbildu ahala.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 144. orr.

7 gora egin2 (eskala baten arabera)

Euskal Herriko leku gehienetan tenperaturak gora egingo du.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 91. orr.

1990 eta 2100 urteen artean itsas mailak 9 cm eta 88 cm artean gora egingo dezakeela aurreikusi zuten.  Berria - Gaiak   2006-01-28

Atzeraldiko faseetan langabeziak gora egiten duenean, soldata nominaletan islatzen da gorakada hori.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 150. orr.

1990-1995 bitartean eskolatze tasak gora egin du.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 164. orr.

Indiautsaren kontsumoak gora egin du Euskal Herrian.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 45. orr.

Prezioek gora egiten badute, maileguan emandako diruak etorkizunean balio apalagoa izango baitu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 30. orr.

Esaten zuen kotizazioek gora egin zutela eta akzioek behera.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 26. orr.

Beraz, zer esan nahi du produktibitateak gora egiteak?  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 91. orr.

BPGak gora egitea edo ez egitea, eta zein portzentajetan, funtsezkoa da herrialde baten politika orokorrean.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 43. orr.

8 gora egin3 (-en atzizkiaren eskuinean)

Eskaileretan gora egin behar dut, derrigorrez!  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 263. orr.

MacCrossan kalean gora egin zuen postetxeraino.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 198. orr.

Izarraitzen gora egin behar da lehenbizi, gero, mendiaren malda apalagoak bilatu.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 7. orr.

Itsasoak gurutzatu ditut, hiriak utzi ditut atzean eta ibaietan gora egin dut.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 58. orr.

Nilon gora egin zuten; elefante-ehizan ibili ziren Niloren eta itsasoaren artean diren lurraldeetan.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 40. orr.

Horrela beharturik bidean gora egin zuten mendate estu bateraino.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 151. orr.

Bideak lainopean gora egiten baitzuen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 96. orr.

Pista bukatu zenean mendi-bide lokaztu batean gora egin genuela...  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 176. orr.

Eboluzioaren mailetan gora egiten zuten neurrian.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 66. orr.

9 gora egin4 (-tik atzizkiaren eskuinean)

Bitarte horretan, ehiztariak amildegitik gora egitea lortuko du.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 185. orr.

Volga ibaia [...] Europa osoko ibairik handiena duzu, iturburutik itsasora lau mila verstatik gora egiten dituena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 105. orr.

Berrogei gradutik gora egin du tenperaturak eguerdiko hamabietan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 71. orr.

520ko mailatik gora egin zuen urak, Itoizko Koordinakundeak salatzen duenez.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 195. orr.

10 goragoko izlag

Eskala bat goragoko La notak 880 Hz izango ditu.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 91. orr.

Hori baino goragoko lekuetara igo beharko balitz ura.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4830. orr.

Goragoko zibilizazio batean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 277. orr.

Goragoko mailetan gertatzen da integrazioa, eta hala elkartzen dira koloreak eta oroimena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 48. orr.

Bazegoen beste maila goragoko eta pertsonalago bat, eta kirurgialariaren nortasunarekin, rolarekin du horrek zerikusia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 110. orr.

Esaterako, goragoko adibidean, [t] [d] baino hobeto entzuten da.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 43. orr.

Ikus goragoko “naturaltasuna fonologian” atala.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 141. orr.

Apelazioa, lege erromatarrek eta lege kanonikoek ezartzen duten bezala, hots, goragoko epaitegi batera jotzea, ez zen ezagutzen Frantzian.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 221. orr.

Kasu honetan goragoko epaimahaiari zegokion borroka-bahiak kendu behar ziren ala ez aztertzea.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 225. orr.

Euskal Herrian gertatu zen abstentzio maila, araberean, Espainia osokoa baino 18 puntuz goragokoa izan zela.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 103. orr.

8000 metraz goragoko beste hiru mendien gaineraino izana.  Herria   2001-05-31

6 urtetik goragoko haurrentzat.  Herria   2002-12-12

Euskal Herrian, 10.000 bizilagunetik goragoko hirietan, Azpeitia da batez beste euskaldun gehien dituen hiria.  Herria   2004-01-01

Hango Aetna U.S. Healthcare izeneko osasun konpainiak 120 milioi dolarretik goragoko kasu bat galdu zuen.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 114. orr.

Jainkoagatik sofritzen duenaren pazientzia goragokoa da eta nobleagoa gizakiak bere borondatearen kontra gal dezakeen guztia baino.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 29. orr.

Haren laineza eta larderia, eta bikaintasuna, eta betegintasuna... eta teologoek asmatutako dohain ezin goragoko horiek oro.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 58. orr.

Esan zuk "Egunon!", eta ulertzen badu, hori maila bat da, hutsetik goragokoa.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 28. orr.

Nire Nire goiko agintariei eta haiez goragokoei.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 99. orr.

11 goraka adlag

Eskutik heldu genion elkarri eta goraka hasi ginen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 293. orr.

Puska batean goraka jarraitu zuen, eta gero bidea behera egiten hasi zen, ibar aldera.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 78. orr.

Goraka begiratu du, hurrena zorura, eta hurrenago goraka.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 48. orr.

Bueltak ematen zizkion, hegalak goraka eta beheraka jarri, estutu, lasatu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 85. orr.

Gero aurrera jarraitzen du, goraka.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 48. orr.

Goraka eta onespenezko marmarrez hartu zituzten Willemen hitzak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 211. orr.

Frantziskoren heriotzakoan jendea samaldan bildu zen, Jainkoaren izenari aintzaka eta goraka.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 417. orr.

Ahoz goraka begiratuta, landarez josia ageri zen zeru hark.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 75. orr.

Ni, gorrotoz goraka.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 138. orr.

11a gorakako izlag

Itsasgoran eta itsasbeheran, gorakako eta beherakako olatuek harkaitz eta hondarrezko uharri baten kontra jotzen duten kolpea.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 63. orr.

Tauk gorakako bidea hartu duela dirudi Unicajaren kontrako partidaren ostean.  Berria - Kirola   2004-12-01

12 gorako jauzi

Proba: Gorako jauzia. Marta Mendia, gorako jauziko finalean. Iruindarra gorako jauziko finalaren atarian geratu zen.  Berria - Kirola   2004-03-07

Gainera, pertika eta gorako jauzian zaila da ezer aurreratzea, tartean listoia dagoelako.  Berria - Kirola   2004-07-31

Gorako jauzian zilarrezko domina lortu zuen, 1,92 metroko jauzia eginda.  Berria - Kirola   2006-02-26

Kajsa Bergqvist suediarrak gorako jauziko munduko marka ondu du: 2,08.  Berria - Kirola   2006-02-05

13 goran

Zehazki berak zer egiten zuen galdetzen diodanean, zigarrokina berriro piztu eta boz goran pentsatzen du.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 25. orr.

Segidan, ahots goran esan zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 42. orr.

Azkenik, gauzen izaerak abots goran gutariko norbaiti honela agiraka egingo baligu: [...].  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 217. orr.

Karabanak, auto bi zirenez gero karabana berba zuzentzat jo daiteke-eta, karabanak, diot, aldats goran egin beharko zuen haraino.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 11. orr.

Lekü izenetan ere hain jori eta ezagünak dira, hala nola Sohütan Aranbeltze, Gaineko Ibarra eta Peko Ibarra; Barkoxen Arangoitia, Altzain Arangaitze; Larrainen Ibarrondoa bortü goran.  Herria   2003-02-20

13a goratik

Urruñako alde hortan bost ehun mila urtxo nunbait han, bainan gehienak biziki goratik joan direnak haatik.  Herria   2005-11-03

14 goraxeagoko (orobat goraxagoko) izlag

Handik bi urtera, goraxeagoko postu batera igorik zen, erakusleiho apaintzailearen laguntzaile izendatu baitzuten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 46. orr.

Errekarte Haunditik goraxeagoko baserri bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 124. orr.

Ikuskizunaren galera barkagarri egiten zuen beso horiexetara tinkaturiko kokots punttadunaren nahiz goraxeagoko begi berdeen hurbiltasunak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 120. orr.

Iturriko ura etzela edateko ona izaiten ahal, ur hori goraxagoko hilarrietarik heldu zela.  Herria   2003-05-15

Artzapezpiku [...]: Elizaren ordezkaria, santutasun mailan apezpikua baino goraxeagokoa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 37. orr.

Urtxipiatarren azken egoitza: panteoi bat, hiriko betidaniko klase ertain eta goraxeagokoek ohi dituztenetarik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 238. orr.

15 marea gora

Marea goraren zain.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 190. orr.

Marea gorarekin poz-aparretan dira.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 205. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

abenidan gora (3); adarretan gora (3); adinean gora (7); ahots gora (11); ahoz gora (93); ahoz gora etzan (8); ahoz gora etzanda (20); ahoz gora jarri (3); ahoz gora zegoen (3); ahurrak gora (3); airean gora (34); airean gora altxatu (4); airean gora joan (3); alavesek gora egin (3); aldapa gora (38); aldapa gora jarri (5); aldapan gora (97); aldapan gora abiatu (8); aldapan gora igo (3); aldapetan gora (3); aldats gora (14); aldats gora jarri (4); aletik gora saldu (4); apur bat gora (3); apurka gora egin (3); arras gora (4); aski gora (24); asmoak hankaz gora (3); astebetetik gora (3); azpikoz gora (59); azpikoz gora jarri (14); azpikoz gora jartzeko (3); azpikoz gora jartzen (10); azpitik gora (8); basamortuan gora (3); basoa gora (3); behekoz gora (5); behera eta gora (4); behetik gora (111); behetik gora begira (3); behetik gora begiratu (3); behetik gora egin (10); berrehundik gora (18); berrehunetik gora (8); berriro gora egin (8); besoan gora (3); besoetan gora (5); bi milatik gora (9); bi milioirenetik gora (3); bi milioitik gora (5); bi ordutik gora (3); bi urtetik gora (5); bidean gora (51); bidean gora abiatu (3); bideetan gora (5); bidexkan gora (3); bidezidorrean gora (4); bizkarrean gora (3); bizkarrezurrean gora (8); bost minututik gora (3); bost urtetik gora (3); botoetan gora egin (3); burutik gora (7); buruz gora (25); buruz gora etzan (4); buruz gora etzanda (5); danubion gora (3); dolarretik gora salerosi (4)

egin du gora (95); egin dute gora (24); egin zuen gora (77); egin zuten gora (27); egingo du gora (12); egitean gora (3); eguzkia zeruan gora (5); ehun urtetik gora (6); ehundik gora (99); ehundik gora lagun (9); ehunetik gora (8); enborrean gora (3); erabat hankaz gora (4); erdi gora (8); erditik gora (23); errekan gora (9); errepidean gora (3); erroz gora (5); ertzetik gora (4); eskailera mekanikoetan gora (3); eskaileran gora (30); eskaileran gora egin (3); eskaileratan gora (8); eskaileratik gora (4); eskaileratik gora igo (3); eskaileretan gora (226); eskaileretan gora abiatu (10); eskaileretan gora egin (12); eskaileretan gora eraman (4); eskaileretan gora hasi (3); eskaileretan gora igo (15); eskaileretan gora igotzen (3); eskaileretan gora jarraitu (3); eskaileretan gora joan (14); eskaileretan gora nindoala (3); eskaileretan gora zihoan (3); eskaileretatik gora (7); eskalan gora (4); eskuak gora (17); espirituak gora (5); espirituak gora jaso (5); estratan gora (4); etengabe gora (7); etorbidean gora (5); euroak gora egin (3); eurotik gora irabazi (5); eurotik gora ordaindu (5); ezker hegalean gora (3); eztarrian gora (10); eztarritik gora (4); frango gora (5); geltokiko eskaileretan gora (3); gerritik gora (37); gerritik gora biluzik (14); gerriz gora (4); gilaz gora (5)

gora abiatu (49); gora abiatu zen (19); gora abiatuko (5); gora abiatzen (11); gora abiatzen da (4); gora airatzen (3); gora airean (3); gora airetik (31); gora ala behera (5); gora altxatu (29); gora altxatu zuen (5); gora altxaturik (3); gora altxatuta (4); gora altxatuz (8); gora altxatzen (22); gora altxatzen zen (3); gora anarkia (4); gora ari (17); gora ari da (4); gora aritu (4); gora begira (142); gora begira dago (6); gora begira etzan (4); gora begira geratu (4); gora begira geratuko (5); gora begira hasi (3); gora begira hasteko (3); gora begira jarri (8); gora begira jartzeko (3); gora begiratu (65); gora begiratu zuen (17); gora begiratuko (4); gora begiratuta (4); gora begiratuz (7); gora begiratzeko (7); gora begiratzen (20); gora berriro (5); gora beti (4); gora bidali (3); gora bidaliz (3); gora bidean (5); gora bihotzak (7); gora bota (24); gora bota zuen (6); gora botako (5); gora botatzeko (9); gora botatzen (11); gora botatzen du (4); gora botaz (4); gora bultza (4); gora bultza egin (3); gora bultzatu (3); gora bultzatzen (3); gora datorren mareari (3); gora edo behera (16)

gora egin (804); gora egin ahala (17); gora egin arren (6); gora egin dezake (11); gora egin du (194); gora egin dute (48); gora egin zuen (190); gora eginda (7); gora egindako (3); gora eginen (11); gora egingo (119); gora egingo du (32); gora egitea (55); gora egiteak (6); gora egitean (3); gora egiteaz (3); gora egiteko (100); gora egiteko ahalmena (3); gora egiteko aukera (6); gora egiten (218); gora egiten ari (24); gora egiten du (26); gora egiten duela (7); gora egiten duenean (6); gora egiten dute (13); gora egiten hasi (6); gora egiten jarraitzen (7); gora egiten lagundu (4); gora egiten zuen (18); gora egitera (3)

; gora egon (7); gora egongo (5); gora ekin (9); gora eragin (9); gora eraiki (5); gora eraman (29); gora eraman du (3); gora eraman zituen (5); gora eraman zuen (7); gora eramana (4); gora eramango (3); gora eramatea (3); gora eramateko (11); gora erran (5); gora erregea (7); gora errepublika (8); gora esan (4); gora eskaini (3); gora eta behera (529); gora eta beherako (3); gora eta gora (64); gora eta urrun (4); gora euskadi (41); gora euskadi askatuta (21); gora euskal herria (24); gora euzkadi (11) gora ezarri (5); gora gazteak (5); gora goraka (8); gora gu (15); gora handiko (3); gora igo (151); gora igo dira (5); gora igoarazten (5); gora igoko (9); gora igota (4); gora igotzea (9); gora igotzeko (26); gora igotzen (84); gora igotzen ari (7); gora igotzen dira (5); gora igotzera (4); gora igotzerik (3); gora igoz (6); gora jardun (3); gora jarraitu (19); gora jarraitu zuten (5); gora jarraitzen (6); gora jaso (61); gora jaso ditu (7); gora jaso zuen (8); gora jasoa (8); gora jasoko (3); gora jasorik (8); gora jasota (12); gora jasotzen (9); gora jasoz (4); gora jauna (28); gora jo (36); gora jo zuen (10); gora joan (104); gora joan zen (23); gora joan zitzaion (3); gora joana (7); gora joango (9); gora joatea (7); gora joateko (13); gora joaten (12); gora joko (8); gora joko duela (3); gora jotzea (3); gora jotzeko (5); gora jotzen (6); gora mintzatu (3); gora munduko langileria (3); gora zapata (4)

gorputzean gora (7); gorputzetik gora (3); gradutik gora (8); gramotik gora (3); guztiak hankaz gora (12); hamabost urtetik gora (3); hamar milatik gora (4); hamar urtetik gora (23); hamarretik gora (17); handik gora (14); hankak gora (3); hankaz gora (391); hankaz gora bota (15); hankaz gora dago (6); hankaz gora erori (7); hankaz gora erortzeko (3); hankaz gora geratu (8); hankaz gora ipini (6); hankaz gora jarri (82); hankaz gora jarrita (3); hankaz gora jartzeko (16); hankaz gora jartzen (34); hankaz gora utzi (14); hankaz gora uzten (4); hankaz gora zegoen (9); hanketan gora (3); harmailetan gora (13); hegalean gora (6); hegaletan gora (3); hezurrean gora (3); hilabetetik gora (22); hiru milatik gora (3); hiru urtetik gora (3); hirurehundik gora (6); hirurogeitik gora (4); hodeiak zerumugan gora (3); hogei urtetik gora (12); hogeita hamarretik gora (4); hogeitik gora (29); hogeitik gora dira (3); horman gora (10); hormetan gora (5)

ibaian gora (48); ibaian gora egin (3); ibaietan gora (4); ibarrean gora (3); ibilbidean gora (3); igo gora (3); igo zen gora (4); igogailuan gora (3); indizeak gora egin (6); inflazioak gora (4); inkestetan gora (5); ipurdiz gora (11); itsasadarrean gora (4); izterretan gora (5); kale nagusian gora (5); kalean gora (69); kalean gora abiatu (4); kalean gora joan (5); kaleetan gora (14); kaletik gora (3); kama ibaian gora (3); karrikan gora (9); kilometrotik gora egin (4); kilotik gora (12); kilotik gora galdu (6); kokotsa gora (3); kolkoan gora (3); kontsumoak gora egin (6); kopeta gora (6); kopuruak gora egin (49); kopuruak gora egingo (4); kopuruak gora egitea (3); kopuruak gora egiten (3); korridorean gora (3); korridoreetan gora (3); labarrean gora (3); langabeziak gora egin (8); lau hilabetetik gora (3); lau metro gora (3); laurogei urtetik gora (7); leihotik gora (3); lepoa gora (4); litrotik gora (9); lurrean ahoz gora (3); maila batetik gora (3); mailadian gora (7); mailatik gora (14); mailaz gora (4); mailetan gora (8); malda gora (6); maldan gora (69); maldan gora igo (3); maldan gora jarri (6); maldan gora jarritako (3); malkarrean gora (3); malkarretan gora (4); marea gora (18); mareak gora egiten (4); markagailuan gora (3); marmolezko eskaileretan gora (17); mastan gora (7); mendatean gora (10); mendateetan gora (3); mendi gora (9); mendian gora (118); mendian gora abiatu (3); mendian gora joan (3); mendietan gora (5); metro bat gora (4); metro koadrotik gora (4); metrotik gora egingo (9); metrotik gora elurra (9); mila kilometrotik gora (3); mila lagunetik gora (8); mila metro gora (6); mila metrotik gora (6); mila pertsonatik gora (3); milatik gora (64); milatik gora izan (3); milatik gora lagun (5); milatik gora zauritu (3); milioi dolarretik gora (8); milioi eurotik gora (28); milioitik gora lagunek (3); muino batean gora (3); muinoan gora (8); nabarmen gora egin (11); nahikoa gora (4); neurritik gora (4); neurriz gora (5)

ohean ahoz gora (4); oinetatik gora (4); ordu erditik gora (5); ordubetetik gora (5); ordutik gora (20); orkatiletatik gora (3); oso aldapa gora (3); oso gora (41); oso gora zegoen (3); paparrean gora (3); patioan gora (3); pendizean gora (4); petik gora (9); petrolioak gora egin (4); pikoan gora (5); pixka bat gora (6); pixkanaka gora (5); pixkanaka gora egin (3); prezioak gora egin (12); prezioak gora egingo (3); prezioak gora egiten (5); prezioek gora egin (11); prezioek gora egingo (3); prezioek gora egiten (3); produktibitateak gora egiten (3); puntutik gora sartu (3); sailkapenean gora egiteko (8); sailkapenean gora egiten (3); saiotik gora (4); salaketatik gora (3); sei hilabetetik gora (6); sobera gora (8); solairutik gora (6); sudurzuloetan gora (3); taldea gora eramateko (5); taldeak gora egin (17); taldeak gora egiteko (4); tasak gora egin (11); tenperaturak gora egin (3); tenperaturak gora egingo (3); tenperaturek gora egingo (3); tonatik gora hondakin (5); tripaz gora (3); tximinian gora (3)

ukabila gora (6); ura gora egiten (4); urak gora (6); uretan gora (6); urrakin gora (3); urtebetetik gora (10); urteetan gora doa (4); urteotan gora egin (6); urtetan gora (5); urtetik gora dituzte (7); urtetik gora dituzten (3); urtetik gora eman (3); urtetik gora iraun (3); urtetik gora izan (3); urtetik gora zituen (5); zainetan gora (10); zangoz gora (4); zelai erditik gora (4); zentimetro gora (7); zerbait gora (3); zeruan gora (21); zeruan gora zihoan (4); zerumugan gora (3); zerumugatik gora (3); zintzurrean gora (3); zuhaitzean gora (5); zuhaitzetan gora (4); zulotik gora (3); zurubian gora (14)

baino goraxeago (11); behetik gorako (24); biziki goratik (3); eta goraka (25); gora goraka (8); goraino bete (21); goraino igo (8); goraka doa (9); goraka egiten (8); goraka eta (15); goraka hasi (12); gorako bidea (21); gorako bidean (18); gorako jauzia (9); gorako jauziko (12); gorako joera (8); goraxago aipatu (8); hamar urtetik gorako (10); hilabetez gorako (9); hogei urtetik gorako (8); hortik gorako (9); milioi eurotik gorako (16); minututik gorako (10); puntutik gorako (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus