Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

goizabar (orobat goiznabar) iz egunabarra, egunsentia.

Goizabarra da artean, ez dute kotarako ordu, eta hiru txitak eta ama oiloa oilategitik aparte samar dauden sasi eta ihi artean babestera deliberatu dira.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 190. orr.

Bizitzaren goizabarrean bertan, haurrak dirua eskatzen du.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 184. orr.

Bakarrik geundean, basoaren erdian, goiznabarreko bakardade ilunean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 155. orr.

Denboraren goiznabarrean lehenbiziko mendietan kantatu zuen, eta izatearen prozesioaren buru izan zen existentziaren eguerdian.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 277. orr.

Bazterrean geratzeko erabakia hartu zuen lagunekin goiznabarra arte, eguna zabaltzearekin batera, ibaia pasatzeko ibia aurkituko zutelakoan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 196. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus