Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Parraxal lehorren bat goitibehiti, hortzak erakutsiko dizkiogu elkarri, kortesiak agintzen duen lege berrira, han edo hemen elkarrekin topo egitean. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 18. orr.
Janzkera goiti-beheiti, hogei urte lehenagokoak izan zitezkeen, beren hartan harri bihurtuak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 315. orr.
Denbora poxi bat goiti-beheiti, lan asurti zerbait kausituko zuela orobat. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 108. orr.
Bidea patartsu, bere goitibeheiti etengabekoekin. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 66. orr.
Baina bizpahiru kilometroz edo bidearen goiti beheitiek olatu uhinduaren goxoarekin eramaten gintuzten. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 31. orr.
Laneko goiti-beheitiak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 234. orr.
Zenbait urte geroago, Parisko Gortean antzerki lan bat ikusiko nuen lehen aldiz, eta orduan, arizaleen jardunak, haien bozaren goiti-beheitiek bereziki, gogora ekarriko zidaten Zalgizeren irakurraldia. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 163. orr.
Eta gauza bera gertatzen da beste animaliekin ere, gene motetan denak, gutxi goiti beheiti, denak bat baikatoz. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 95. orr.
Badira diosalak galderen ordezko baizik ez direnak, eta ordukoa garbi zegoen: "nor deabru zaitut eta nora demonio zoazkit?", guti goiti-beheiti. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 265. orr.
Gutxi goitibehiti orain bi mila urte. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 232. orr.
goiti beheiti (109); goiti beheiti higitzen (7); goiti beheitiak (19); goiti beheitiez (8)