Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gogoz 1 adlag zinez, gogotik.

Jakina, lana da barrandan ibiltzea, baina nik gogoz egiten dut...  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 267. orr.

Ez da dudarik gogoz emaiten zuela bertzek asmatu zutena.  Herria   2005-03-10

Gogoz arnastu nuen gaueko aire hotz garbia, Maupassantek gogoz onartu zuen egitarau gogor hori, eta zinez bete ere, bete zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 275. orr.

Gogoz ari dira laurak jotzen, bidaiaren nekea musikaz uxatu nahian.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 160. orr.

Denek gogoz irakurri dute.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 15. orr.

Haren hitzaldia osorik aditu zutenek gogoz egin zuten barre.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 225. orr.

Ordurako gustura ari zen hura ere eta gogoz saiatzen zen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 29. orr.

Hassanek, gogoz saiatuta ere, ez zuen inon lanik aurkitzen.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 32. orr.

"Wi-nni-peg-wi-nni-peg-wi-nni-peg", zioten orduan ere, baina kementsu, gogoz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 273. orr.

Eta atseginez eta gogoz egingo zukeen San Petersburgen jatekoa.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 213. orr.

Lagunari uzten dizkio bere esku guritxoak, eta gizonak grinaz eta gogoz igurzten ditu.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 276. orr.

-Ez daiteke -esan nion gogoz-.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 75. orr.

Atera hurbildu nintzen, bihotza gogoz taupadaka.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 231. orr.

· Gogoz baino gogozago libertitzen naiz miseria horiekin.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 316. orr.

2 (-tzeko atzizkiaren eskuinean) desiraz.

Nabaria zen zerbait esateko gogoz zegoela.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 134. orr.

Jakin-minez eta ikasteko gogoz beteriko haurra.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 25. orr.

Ezpata zorrotik atera, eta bere semeak akabatzeko gogoz irten zen gelatik.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 153. orr.

Neu ere zerbait jateko gogoz nengoen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 197. orr.

3 (bestelakoetan)

Hiruren aurrean zutik zegoen Demba, amorruz arnaska, mehatxu-egarriz dardarka, hilketa-gogoz irakiten, baina halere ezinduta, eskas, denen irrigarri.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 191. orr.

Gazteturik ikusten nuen, bizi-gogoz beterik, nerabe bat bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 106. orr.

4 (-en atzizkiaren eskuinean) borondatez.

Eta ez noski nire gogoz, zeuk hala eskaturik baizik.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 157. orr.

Eta gu geure gogoz karga-min horien azpira amilduak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 113. orr.

Herr Piper hura batere interesatzen ez niri, bere gogoz eta konbentziturik Ekialdeko Alemanian bizi den tipo bat, izan ere...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 169. orr.

Gomitarik ez ukanik ere, "Demoak" beren gogoz hurbildu dira aurkezpen horretara.  Herria   2002-11-28

Gurasoek euren gogoz ematen al dizkiete seme-alabak bitartekariei?  Berria - Gaiak   2004-04-16

Gogoz kontra dutxatzen edo bainatzen ginen orduan, baina gaur geure gogoz uzten diogu bidea zabalik garbiketa antiseptikoari, garbiaren garbitu-behar paranoikoari.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 286. orr.

5 buruz.

Arnasaldi bakoitzean gogoz (buruz) egin behar da otoitz.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 147. orr.

Han eta hemen aditzen hasiak ziren iraultzako kantuak gogoz ikastera bortxatuko ote zituzten?  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 129. orr.

Gogoz bazekien Rousseau-ren Le contrat social obrako ahapaldi bat atera zion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 163. orr.

Eusebiok, gainera, alemanen mugimendu guziak gogoz ikasiak zituen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 21. orr.

6 gogozko izlag borondatezkoa.

Eman dezagun mila direla inork behartu gabeko eta gogozko nire irakurleak. Haurdunaldia gogozkoa denean, hori eta gehiago jasateko prestatzen gara, prestatzen dugu geure burua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 70. orr.

Gogozko tokian maldarik ez delakoan.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 92. orr.

· Han ikusi nuen nekearen nekez biziaz etsi dutenen sarraski higuingarri beren gogozko hura.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 371. orr.

Osabaren gogozko itxialdi hura.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 35. orr.

7 gogoz bestera (orobat gogoz beste g.er.) adlag gogoz kontra.

Baietz erantzun zion, latz, gogoz bestera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 116. orr.

Ziurrenik ere bertan behera utziko zuen dena, gogoz zein gogoz bestera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 284. orr.

Zakuari atzeko aldetik eusten zegoen lagunak txanda eskatu zion, eta gogoz bestera luzatu zituen besoak alboetara.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 53. orr.

Kontakizun honek aspaldi izan zuen hasiera eta gogoz bestera narama.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 18. orr.

Zantarkeriak gogoz bestera eta konpultsiboki botatzea (koprolalia).  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 91. orr.

Gogoz beste hitz egin zuen Elizabethek: [...].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 69. orr.

8 gogoz kontra adlag gogoak agintzen duenaren kontra.

Eta beti itzultzen naiz haietara, gogoz kontra bada ere.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 340. orr.

Aski asperturik nengoen gogoz kontra onartutako lanaz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 298. orr.

Umeek gogoz kontra joateko itxurak egin zituzten.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 189. orr.

Aurpegieran ezagun zuen gogoz kontra ari zela.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 49. orr.

Faroletako argiak gaua indarrez eta gogoz kontra etorrarazi balu bezala.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 126. orr.

Zeren hemen gogorik gabe edo gogoz kontra gauza asko egin daitezke, baina bizi inolaz ere ez.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 266. orr.

-Berorrek erraza du -erantzun zion emakumeak-, bai neure gogoz bai gogoz kontra lor dezake hori.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 241. orr.

Gogoz kontra egiten nuena, aldiz, egin baino gehiago jasan egiten nuela ikusten nuen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 222. orr.

· Baina, jauna, zure gogoz kontra bada ere, norbaitentzat idazten duzu.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 197. orr.

Bi bider hartu ninduen, hala ere, loak, nire gogoz kontra, segundo batzuetan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 179. orr.

· Hortik aurrerakoak Brown jaunaren guztiz gogoz kontrara gertatu ziren  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 75. orr.

9 gogoz kontrako izlag

Ihesi nenbilela ohartu naiz, gogoz kontrako bidea egiten.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 174. orr.

Gogoz kontrako ibilera nekatua zekarren.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 42. orr.

Gogoz kontrako aginduren bat.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 31. orr.

Bonenfant doktorea isildu zen, eta gogoz kontrako ahotsez jarraitu zuen gero: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 148. orr.

Ez da bortxaketa, ez zehazki, baina gogoz kontrakoa edozelan ere, barren-barreneraino gogoz kontrakoa.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 35. orr.

Borondatezko bezeroak urritzen hasiak omen zituan eta gogoz kontrakoak bilatzeari lotu omen zitzaioan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 388. orr.

Sentimendu gogoz kontrako eta ezezagun batek.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 405. orr.

Ez bada amore eman edertasunak sortu eta bertuteak justifikatzen duen sentimendu gogoz kontrako bati.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 95. orr.

Eguneko uneetatik gogoz kontrakoena izan zen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 123. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

alde egiteko gogoz (4); aritzeko gogoz (6); aurre egiteko gogoz (4); bai gogoz (6); baina gogoz (10); bat gogoz (10); bat gogoz kontra (6); bere gogoz (47); bere gogoz kontra (13); beren gogoz (9); bihotzez eta gogoz (4); bizi gogoz (4); da gogoz (6); edo gogoz (10); egiteko gogoz (43); emateko gogoz (9); entzuteko gogoz (4); erakusteko gogoz (7); ere gogoz (10); esateko gogoz (6); eta gogoz (112); eta gogoz gainezka (6); eta gogoz kontra (17); euren gogoz (7); ez gogoz (5); ezagutzeko gogoz (4); geure gogoz (5)

gogoz ari (9); gogoz barre (4); gogoz behartsu (9); gogoz behartsu direnak (5); gogoz beste (4); gogoz bestera (15); gogoz beterik (5); gogoz dago (22); gogoz dagoela (5); gogoz daude (5); gogoz daudela (5); gogoz dira (5); gogoz egin (13); gogoz egingo (7); gogoz egiten (5); gogoz egongo (4); gogoz ekin (12); gogoz ekin zioten (4); gogoz ekingo (5); gogoz ere (9); gogoz eta (63); gogoz eta bihotzez (4); gogoz eta ilusioz (7); gogoz gainezka (20); gogoz gaude (9); gogoz gaudela (4); gogoz geratu (7); gogoz hartu (13); gogoz hartu zuen (4); gogoz hartuko (6); gogoz hasi (5); gogoz heldu (5); gogoz heltzen (4); gogoz ikusten (7); gogoz ikusten dut (4); gogoz irten (4); gogoz itzuli (7); gogoz itzuli da (4); gogoz jardun (4); gogoz jokatu (5); gogoz kontra (231); gogoz kontra bada (10); gogoz kontra baina (8); gogoz kontra bazen (16); gogoz kontra egiten (4); gogoz kontra eraman (5); gogoz kontra ere (4); gogoz kontra izan (4); gogoz kontrako (23); gogoz kontrakoa (4); gogoz lan (5); gogoz nago (11); gogoz nengoen (7); gogoz onartu (6); gogoz onartuko (4); gogoz saiatzen (5); gogoz zegoela (4); gogoz zegoen (9); gogoz zeuden (5)

hain gogoz (6); hartzeko gogoz (10); hasteko gogoz (14); hitz egiteko gogoz (5); ikusteko gogoz (10); irabazteko gogoz (5); itzultzeko gogoz (11); jakiteko gogoz (5); jarraitzeko gogoz (7); jartzeko gogoz (5); jateko gogoz (5); jendea gogoz (5); joateko gogoz (4); jokatzeko gogoz (14); nahiz eta gogoz (5); neure gogoz (10); nik gogoz (4); nire gogoz (7); nire gogoz kontra (6); oso gogoz (4); sartzeko gogoz (6); taldea gogoz (5); uzteko gogoz (4); zeure gogoz (4); zuen gogoz (11)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus