Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gogorki 1 adlag gogortasunez. ik gogor 10.

Eguberriko erregearen adierazpena gogorki salatu dute.  Herria   2005-12-29

Gogorki, errukirik gabe hartzen zuen andrea.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 108. orr.

Ohoinak gogorki gaztigatuak ziren, izariz kanpo.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 119. orr.

Parabisua ifernu bilakatu da: 190 hil, 300 bat kolpatu, haien artean ehun bat gogorki zaurituak, batzu hil-zorian.  Herria   2002-10-17

Beldurraz baliatuz, japonesek gogorki tratatu zituzten filipindarrak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 178. orr.

SAFEReko eskualdeko buruzagiaren bulegoa setiatzen, esnetegi industrialak gogorki okupatzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 112. orr.

Esku gogorki hertsatuan pergamino puska bat zeukan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 94. orr.

2 oso; asko.

Gogorki polita.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 34. orr.

Emazteak gogorki apainduak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 38. orr.

-Gogorki zaintzen duzu aspaldi honetan zeure burua!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 325. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aski gogorki (3); dute gogorki (4); ere gogorki (4); eta gogorki (7); gogorki begiratu (3); gogorki begiratu zioten (3); gogorki gaztigatu (3); gogorki kritikatu (5); gogorki salatu (8); gogorki salatu du (4); gogorki salatzen (8); gogorki salatzen du (6); hain gogorki (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus