Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gogoratze 1 iz oroitzea, gogora etortze edo ekartzea.

Etengabeko gogoratze hori duk petralena.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 278. orr.

Lehenik, bekatuen gogoratze eta kontenplatzearekin. Triskantza ikaragarri honen gogoratze ekitaldietan parte hartu zuten mundu zabaleko 50 bat herrialdetako agintarien artean, Serbiako presidente Boris Tadic egon zen.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 33. orr.

2 (huts izenondoarekin; ik gogoratu 6)

Beti gazte izan behar horrek ematen dituen lanak gogoratze hutsak edozein nekatzen du.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 124. orr.

Espioia nintzela gogoratze hutsak konfiantza guztiaz gabetzen baitzuen gu bion artekoa.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 212. orr.

Habana! izenarekin gogoratze hutsak piztu egiten nau.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 141. orr.

Zorabioa eta guzti ematen dit sendatzeko erabili dituzten baliabide guztiak gogoratze hutsarekin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 162. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

gogoratze hutsak (9); gogoratze hutsarekin (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus