Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

goarnizio (73 agerraldi, 9 liburu eta artikulu 1ean; ETCn 366 agerraldi; orobat guarnizio 5 agerraldi, 3 liburutan, ETCn 37 agerraldi, eta goarnizino g.er.) 1 iz leku bat babesten duten osteak. ik garnizoi.

Zazpi lagun hartu zituen goarniziorako, hiru zaldizko eta lau oinezko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 64. orr.

Nabarrenkoxeko goarnizioa 30 bat soldaduk hornitzen zuten bake garaian.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 211. orr.

Donostiako goarnizioko ofizialek.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 131. orr.

Baigorri, eskualdez, Donibaneko goarnizioari zegokion.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 78. orr.

Gazteluan zegoen guarnizioari.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 96. orr.

Mugetan jarritako goarnizio militar iraunkorrak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 43. orr.

Goarnizio finkoko soldaduak defendatzen saiatu ziren, baina zaldirik gabeko kosako batailoi gutxi haiek ezin inola ere aurre egin emirraren soldadu sailen erasoari.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 303. orr.

Tronpeta eta platilozko txaranga batek egiten du zapart plaza nagusian; guarnizioko musikariak dira hiriari serenata ematen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 205. orr.

Guarnizino hura dorretxearen aitzinean genuela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 444. orr.

Oroimenik bako burua goarniziorik bako gotorlekuaren parekoa da.  Berria - Gaiak   2004-05-05

2 (hitz elkartuetan)

Erromatar eta arabiar goarnizioak kolonia zibilen gune bihurtu ziren, eta gauza bera gertatu bide da goarnizio-postu inperialetan inperio eta garai guztietan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 41. orr.

Estatu unibertsal siniko baten muga zaintzen zuten goarnizio-katean zehar eurasiar estepako nomaden aurka egiten ari zen bidaia.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 45. orr.

3 (jakietan) osagarria.

Perretxikoz, azenario xehatuz, ilarrez eta patata-purez osatutako guarnizio batez hornitua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 392. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

goarnizio eta (4); goarnizioak eta koloniak (3); goarnizioko soldaduen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus