Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gizontasun iz gizon denaren, gizon jokatzen denaren nolakotasuna.

Nola Afrikako sabanetako tribuetako nerabeek, beren gizontasuna frogatzeko, lehoi ehizan bildutako ebatondoak erakutsi behar dituzten, hala [...].Bikotekidearen gizontasuna ez mintzearren.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 273. orr.

Nerabeek euren emetasuna edo gizontasuna azpimarratzeko sentitzen duten premia.  Berria - Harian   2005-06-28

Ez bada bere izaitea errespetatua, ez bada gizontasunari, emaztetasunari lehentasuna emana.  Herria   2005-11-17

Gizontasunaren indarra kentzen zien senargaiei.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 24. orr.

Identitate krisi larria du, eta, hala, bere gizontasuna zentimetroetan neurtzen du.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 281. orr.

Esaten zuen emakumeari "gizontasunaren" azken aztarnak kendu behar zitzaizkiola haren libidoak geratuko zitzaion bide bakarra erabil zezan, hau da, bagina.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 202. orr.

Emaztearen aldean eta, bere gizontasun nabarmenari esker, emazteak asetzerik ez zuen gaztetxo aseezina zirudien.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 98. orr.

Seme hori izan da aitaren gizontasunaren lehen emaitza.  Elizen arteko biblia   Dt 21,17

Filmetako heroiak gogorarazten zizkidaten gizontasun eta gogortasunezko ezaugarriak zituen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 65. orr.

Bi malko isurtzeko adina gizontasunik atera nuen nonbaitetik eta, inoiz ez bezala, errukitu egin nintzen nire buruaz.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 75. orr.

Gizon jokatu behar nuela eta ezin jar nezakeela neure gizontasuna kolokan eta kordokan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 331. orr.

Kezka sortzen zion, bere gizontasuna zela eta, segurtasunik ez edukitzeak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 298. orr.

Euren iritziz gizontasunaren ezaugarria den patxadarekin.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 157. orr.

Zapaburu bipil batek obuluaren epela utzi du eta Falopioren tronpetatik barna gizontasunaren erreinu bakartira itzuli da betilun.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 157. orr.

Arraunean zebiltzanak gizon askeak ziren ordurako, eta gizontasunez aritu ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 188. orr.

Ugaldek bere bizitza osoan egindako ibilbidean azaldu zuen «gizatasun eta gizontasuna, [...] euskaltzaletasuna eta andoaindartasuna» nabarmendu ditu adierazpen ofizialean.  Berria - Kultura   2004-10-22

Enetzat ere lagun haundi bat zen Manex, gizontasun haundikoa, militante zintzoa eta langile porrokatua.  Berria - Kultura   2004-05-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere gizontasuna (8); eta gizontasuna (4); eta gizontasunez (3); gizontasun eta (3); gizontasuna ez (3); gizontasuna frogatzeko (3); gizontasunaren lehen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus