Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizagaindiko eginahalak egin arren. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 243. orr.
Ezin eraman halako tentazio gizagaindikoa. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 51. orr.
Antzinako kimikariek kemen eta pazientzia gizagaindikoak izan behar zituzten, edo hein berean zen, bestela, neurrigabea organikoei buruzko nire esperientziarik eza. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 241. orr.
Gorputz indartsua zuen, gizagaindikoa zirudiena. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 114. orr.
Izadia nahiz gizadia gobernatzen zituen Logos unibertsal objektiboa, lehen gizagaindikoa ("jainkozkoa", kosmikoa), Erdi Aroak problema handi gabe Jainkoarekin parekatu ahal izan duena. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 105. orr.
Arau absolutuak onartzea, gizagaindikoa onartzea da, transzendentzia onartzea. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 146. orr.