Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gisako (orobat gixako g.er.) izond erakoa, egokia. ik gisa 2.

Arras neska gisakoa zela, eta biziki fina.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 43. orr.

Apez gazte biziki gisako baten ezagutza egiten dut.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 28. orr.

Zabor-jendeak ez bezala, andre-gizon gisakoek halako gider koipetsuei kontzen diete, beren kolesterol tasak bihotz-kargarik gabe gainezkatzekotan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 138. orr.

Biziki gisakoa zen Xarlesekin, edari karioak igotzen zizkion oroz, gaitzeko diru puskak uzten zizkiolako.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 78. orr.

Gisakoa edo bihotz onekoa zela erraten ziotenean [...] tristatzen zen, iluntzen, berriro jendetasun normalaren duintasunerako maila huts egin bailuan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 222. orr.

Biba zu, pertsona xaloa eta gisakoa zara benetan!  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 151. orr.

Gisakoa zuen senarra eleketan eta gizon bikaina iduriz.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 39. orr.

Ez zen ez ozenki ez apalki mintzatzen, gisakoa zen tonuan baizik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 35. orr.

Baina nik ez dizkiat saldu nahi, hori ez duk gisakoa adiskide artean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 127. orr.

Gizon umila eta zoin gisakoa!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 171. orr.

Txakurrendako izen ezin gisakoagoak dituzu horiek ere...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 110. orr.

Uda hartan William "gizonik gisakoena" zen jada.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 173. orr.

Emazte fina, pollita, gixakoa, eztia.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 53. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus