Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lehen lerroko emazte panpox batek, urre eta zilarrezko bere girgileria ozenki inarrosiz, arrosa zimel bat aurtiki zion aurpegira. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 75. orr.
Leiho batean etxekanderea bere girgileria guziekin, jestuka eta keinuka. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 44. orr.
Gizonezko sabelandi bat azaldu zela amaren etxean, girgileria espantagarriz hornitua eta italiera murduskatzen. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 45. orr.
Uharrizko mosaikoz eginiko zoladurak, balkoi gerizpetuak, girgileriaz margoturiko etxeak ikusten ditut. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 191. orr.
Errege-erreginen ezkontza hartan ikusi zuen luxua eta kirkileria. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 152. orr.
Ikaragarriko burrunba badela hor gaindi Eguberri bestarekin, hirietan dena argi eta girgilleria, dena musika, kantu eta merkatu berezi. Herria 2004-12-23