Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ginga (ETCn 200 agerraldi: orobat ginda; ETCn 84 agerraldi) 1 iz gerezi mota garratza.

Hostape berdean nonahi ageri ziren ginga mordo zurigorriei.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 218. orr.

Ginga batzuk jarriak zituen belarrietan zintzilik umeen antzera, ginga beltzak, masailetan saltoka zebilzkionak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 317. orr.

Hostorik gabeko basotxo artean, zanga ondoan ginda, elorri, eta alkazi adarrak pilatzen zirela.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 197. orr.

2 ginga falta izan (zerbaiti)

Ginga falta izan zaio, txapelketa irabaztea, baina harro egoteko moduko lana egin du.  Berria - Kirola   2004-02-03

Dusan Ivkovicek oso lan ona egin zuen CSKAn azken denboraldietan, baina ginga falta izan zitzaion.  Berria - Kirola   2006-05-02

Riazor festa bat zen, ginga falta zen bakarrik.  Berria - Kirola   2004-04-08

3 ginga jarri/ezarri (zerbaiti)

Neurri hori bizkotxa baten gainean ezarritako ginga baizik ez da.  Berria - Euskal Herria   2004-07-31

Franek, etxeko jokalari batek, jarri zion ginga festari, 75. minutuan lasaitasunaren gola eginda.  Berria - Kirola   2004-04-08

· Houstongo Mastersa irabazi zuen eta ginga bikaina jarri denboraldiari.  Berria - Kirola   2004-11-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ginga falta (4); ginga jarri (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus