Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
giltzazain (7 agerraldi, 3 liburutan; ETCn 25 agerraldi) 1 iz giltzen eta abarren ardura duen zerbitzaria. ik giltzain.
Eurinome giltzazainak garbitu zuen Ulises. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 177. orr.
Jainkoaren neskame eta Graeme jauregiko giltzazaina zen Alice xuxenak. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 12. orr.
Nire etxeko langile multzoa kotxezain bat, lorezain bat, gelari bat, sukaldari bat eta aldi berean garbitzaile eta giltzazain zen emakume batez osatzen da. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 294. orr.
2 (izenondo gisa)
Mahaira eseri, eta emakume giltzazainak janari ugari atera zuen, puskarik onenak biei emanez. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 125. orr.