Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

giltzarri 1 iz arku baten erdiko harria, gainerakoei eusten diena.

Arkupeko giltzarria iheslarien orpoetan bertan amildu zen ia, eta goiko harresia behera jausi zen, guztiz hondatuta.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 236. orr.

2 zerbaiten sarbidea gertatzen den, zerbait ulertarazten duen zera. ik giltza 4.

Nafarren esku zegoen bailarako sarbideko giltzarria, Axitako gaztelua, alegia.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 14. orr.

Hartan guztian giltzarri garrantzitsuren bat gorderik zegoela sumatzen nuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 171. orr.

Giltzarria -hala zioen berak- Stephenentzat musika-irakasle egokia aurkitzea izan zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 232. orr.

Joxe Azurmendiren artikulua da, gai honi buruz behintzat, giltzarria.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 323. orr.

Horixe da nire xarma arriskutsuaren giltzarria.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 418. orr.

Gizakia eta horren esperientzia hartzen ditu giltzarri.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 260. orr.

Gaur ezagutuko den AEBetako enplegu datua giltzarri izango da datozen egunetarako.  Berria - Ekonomia   2004-03-05

3 (izenondo gisa)

Horregatik karbonoa sustantzia biziaren elementu giltzarria da.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 298. orr.

Lehenengoaren gai giltzarria Gizakiaren izatea da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 9. orr.

Aitak halako gertaerak kontatzen zizkigunean, bere arimaren sarrera-kode ezkutuaren zati bat erakusten zigun, bere izen ezkutuaren zati bat; alta, letra giltzarri batzuk falta ote ziren susmoa hartzen nion.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 100. orr.

Hizkuntza eta mitologia indoeuroparretan badirela kontzeptu giltzarri batzuk.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 114. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus