Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gihartsu (ETCn 887 agerraldi; orobat ginarritsu ETCn 18 agerraldi) 1 izond gihar asko duena.

Gazteena gizon sendoa zen, luze eta gihartsua; bestea, aldiz, mozkote eta gerribuelta zabalekoa.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 137. orr.

Bere beso eta esku gihartsuez.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 325. orr.

Luisen bular gihartsua.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 81. orr.

Bere gorputz fin baina gihartsua.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 46. orr.

Berrogei urte inguru, argala baina gihartsua.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 91. orr.

Gorputz gihartsuko gizonak irudikatu zituen Michelangelok.  Berria - Kultura   2004-11-16

Detektibe beltz gihartsu bat, gogorrenetan gogorrena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 167. orr.

Zaldi beltz gihartsu bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 40. orr.

Arranorik gihartsuenaren labanalako erpeek.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 151. orr.

Gihartsuena ohera hurbildu da, baina besteak gelditu egin du.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 46. orr.

2 irud

Idazlanetan ere trebe zen eta liburu ginarritsuak argitaratu ditu.  Herria   2005-02-24

Orduko txalo eta txistuen eta haserreen eta malkoen talaietatik egindako narrazio gihartsu benetako batek baluke gurean etorkizunik.  Berria - Harian   2005-12-06

Txomin Laxalt-en solasaldi ginarritsua.  Herria   2003-08-07

Pianoaren bakarkako saio gihartsua.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 106. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina gihartsua (5); beso gihartsuak (5); eta gihartsua (7); eta gihartsuak (6); gihartsu bat (7); gihartsu baten (3); gihartsu eta (6); gihartsua eta (5); gihartsuak eta (3); liburu ginarritsua (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus