Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gidaritza 1 iz gidariaren egitekoa; gidari izatea

Hor, begirale batzueri esker, itsuen gidaritza dute ikasten.  Herria   2005-03-17

Ekonomia horren ezaugarri dira gidaritzarik ez izatea [...] eta arau falta nabarmena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 194. orr.

Jakintsuen aholkuei jarraitzera eta haien gidaritza onartzera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 549. orr.

Jainkoaren gidaritza eskatzeko otoitza.  Elizen arteko biblia   Sal 25,1 tit

KAS blokearen barruan «abanguardia armatua» zen ETA militarra eta, beraz, gidaritza zegokion.  Berria - Euskal Herria   2004-10-23

Estatu Batuen gidaritza militar eta politikoak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 194. orr.

Haien esku utzi genituen gidaritza lanak.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 231. orr.

Zurekin batera eraman dezaten haiek herriaren gidaritza-karga.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 200. orr.

Enpresa gidaritza masterrak egiteko beka sistema bat.  Berria - Euskal Herria   2004-06-16

2 gidaritzapean

Richardsonen eta Jorgensenen gidaritzapean [...] jokalari guztiek partidan ondo sartuta zeudela erakutsi zuten lehen minututik.  Berria - Kirola   2004-10-10

Glinkaren,Txaikovskiren eta Prokofieven obren piezak interpretatuko ditu Milango orkestra filarmonikoak Menaren gidaritzapean.  Berria - Kultura   2004-02-07

Obedientziaren gidaritzapean eta besteen gobernura makurtua bizi nahi izan zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 374. orr.

Arrazoiaren gidaritzapean bizitzeko.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 439. orr.

3 gidaritzapeko izlag

Mablungen gidaritzapeko gizon adituen taldea.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 201. orr.

4 gidaritza batzorde

Gidaritza batzorde bat osatuko dute Ipar Euskal Herriko Laborantza Ganberaren ardatzak eta ibilmoldea finkatzeko asmoz.  Berria - Euskal Herria   2004-01-25

ASF enpresako ordezkariak, ingurumenaren aldeko elkarteak, hautetsiak eta Frantziako Estatuaren ordezkariak bildu ziren Baionan Gidaritza Batzordea deritzon taldean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-14

Uztail aldera Baionako Suprefeturan bilduko da berriz Gidaritza Batzordea.  Berria - Euskal Herria   2004-04-22

5 gidaritza hartu

Gary Paytonek eta Kobe Bryantek hartu zuten, horrenbestez, taldearen gidaritza.  Berria - Kirola   2004-01-04

Prévanek solasaldiaren gidaritza berehala harturik, doinu anitz erabili zituen hurrenez hurren, zein laket zekidakeen asmatu nahiz.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 270. orr.

Errenazimentuan erantzun zuten guneak italiar Risorgimiento-an eraginkortasunik gabeak gertatzen dira, eta gidaritza Piamontek hartzen du.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 434. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus