Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gezi (699 agerraldi, 125 liburu eta 32 artikulutan; ETCn 3.736 agerraldi) iz 1 eskuz edo arkuz jaurtitzen den arma, mutur batean burdina punta-zorrotz bat eta bestean hegal modukoak dituen zotz batek osatua. ik fletxa.

Armetan arinena da gezia.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 9. orr.

Ziri luzexka batek eta mutur zorrotz batek osatzen dute, berez, gezia.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 10. orr.

Gezi baten punta eratuko balute bezala.     «Kuskue tanden», 2004 - 167. orr.

Geziak bezain azkar ari zen hurbiltzen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 96. orr.

Har itzak ehizako tresnak, uztaia eta geziak, eta hoa oihanera.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 71. orr.

Trebeetan trebe nauzue arkua tenkatu eta geziak jaurtitzen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 42. orr.

Arkulariak ziren, geziak nahiz harriak jaurtikitzen trebeak.  Elizen arteko biblia   1 Kro 12,2

Hala nola arranbelariek helmugan ezarri jomugara beren geziak zuzentzen dituzten, eta helarazten, [...].  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 83. orr.

Balezta batek jaurtiriko geziarena bezalako txistu-hotsa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 47. orr.

Zazpigarrenean, emakumea hilik erori zen ontzian, Artemis jainkosaren geziak jota.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 111. orr.

Geziz josi zuten harresiaren goialdea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 472. orr.

Ulisesek, alabaina, eztarriaren erdian sartu zion gezia.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 165. orr.

Gezia non iltzatuko, hantxe lurpera zezatela eskatu zuen.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 200. orr.

Zerraldo erori zen, lau gezik zeharkatuta.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 365. orr.

Faramir Jauna gezi gaizto batek zauritu du.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 169. orr.

Geziz zaurituriko gizon baten sendatzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 460. orr.

Gezi bat zetorkion airea urratzen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 142. orr.

Kupidoren geziak badu halako indarrik?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 100. orr.

Tigreei gezi loeragileak jaurtitzen dizkiete.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 171. orr.

2 hed

Erlojuaren geziak kolore beltzez pintatutako laurdena erakusten zuen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 202. orr.

Koloretako pastillek markatutako erlojuaren gezien ibilbide geza.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 13. orr.

Gezi batek bidea erakusten dit, eskuin, baina lohian ez dut ibili nahi.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 30. orr.

"A Santiago" hitzen azpian gezi horia.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 44. orr.

“Palmondoak" eta gezi bat: "Km 1".  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 93. orr.

UGLDTX idatzi zuen gero eta gezi bat trazatu zuen Oiartzuneraino.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 81. orr.

Ezinezkoa dirudi hemen gezi horizontalen bidez adieraziriko erlazioak parekatzea aurreko irudian gezi bertikalen bidez irudikaturikoekin.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 149. orr.

Egoera-diagrama batean, perpausa sortzeko ezkerreko hasierako puntutik abiatzen gara, bidea jarraituz, eskuinaldeko bukaerako punturaino, betiere gezien norabide berean.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 39. orr.

"Leihoa" zioen leihoxkaren gainera eraman nuen gezia.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 33. orr.

3 irud

Berriz ere denboraren geziak aurrera egin du, dakien norabide bakarrean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 26. orr.

Etxetxoaren atzealde kristalezkoa ikusten zuen, begietako gezien jomuga.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 159. orr.

“Aupa" zozoa Axierri bota, zupada luzea Camelari eta gezi berde bi iltzatu dizkio bijilia aurpegia duen Eñauti.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 118. orr.

Tabernazuloko mihi-gaiztoen geziaz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 23. orr.

Gezi pozoituez hitz egiten zigun. haren aurka bere ezjakintasunaren geziak jaurtirik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 29. orr.

Imanolen uste politikoak ziren haren gezi dialektikoen helburua.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 174. orr.

Bere argitasun horrek ez zuen gorde hala ere geure gezietatik, ez zuen salbatu bere galbidetik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 22. orr.

Venusen gezien kolpea hartzen duenak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 291. orr.

Eta ez da [idia] sorgortzen, izuaren gezi izoztuetan josia.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 183. orr.

Haize-arrosako lau gezietatik, geometria analitikoko bi ardatzetara igaro zen Ruche jauna.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 347. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Dorretik dorrera utzi beharreko tartea ez da izango gezi-tiro batek hartzen duena baino handiagoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 710. orr.

Gero, bertze tiro eta gezi erauntsi batek makurrarazi zuen betiko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 288. orr.

Gezi-zaparrada jaurtiki zuten defendatzaileen gainera.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 209. orr.

Gaskoiaren besaburuko gezi-hegala lekuko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 203. orr.

5 (hitz elkartuetan bigaren osagai gisa)

Tiroka eta gezi-jaurtika uxatu zuten Lapiteagako etxalde batetik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 125. orr.

· Maiz, balezta-gezien bidez igortzen zizkiguten, gero, harresien gainetik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 225. orr.

Katedraleko dorre gezia nagusi dutela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 305. orr.

Jaunaren garaipen-gezia!, siriarren kontrako garaipen-gezia!  Elizen arteko biblia   2 Erg 13,17

Eguzki gezi batek jo zion aurpegiaren erdi-erdian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 315. orr.

Argia, argi zaurigarria, argi-gezia, leihotik barrura sartu eta koloreetan hausten zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 106. orr.

Lo-gezia jaurtitzea erremedio hobea izango zatekeen!  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 57. orr.

6 gezi leiho (orobat gezileiho) leiho oso estua.

Herri honetan, behartua naiz berritzera, leihoa ez da leiho; gezi-leiho da.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 187. orr.

Goraxeagotik, gezileiho luzexka eta meharretatik, argi-errainu estuak sartzen ziren ziegaren hondoraino.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 43. orr.

Gezi-leihoetatik zelata eginez.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 22. orr.

Beste belar asko ere zabaltzen da harresian barna, asunekin eta mitxoletekin nahasturik, eta beren berdetasunarekin eta beren lore txiki soilen konstelazioekin apaintzen dituzte almenak, gezi-leihoak eta matakanak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 22. orr.

7 gezi ontzi (orobat geziontzi) geziak eramaten diren ontzia. ik buiraka.

Bere balezta handia zekarren, eta gezi-ontzia bizkarretik zintzilika.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 225. orr.

Ezpata zorrotz bihurtu zidan mihia, bere eskupean babestu ninduen; gezi zorrotz ninduen bihurtu eta gezi-ontzian gorde.  Elizen arteko biblia   Is 49,2

Gordeta zeukan gezi ontzian.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 125. orr.

Hutsik du, nonalahi ere, geziontzia.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 199. orr.

Gezi-ontziak durundi egiten du beraren gainean, lantzak eta azkonak distira;  Elizen arteko biblia   Jb 39,23

8 gezi zorro geziak eramaten diren zorroa.

Arkua eta gezi-zorroa eskuan zituela.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 165. orr.

Patroklesek, aizkora-formako erlojua; Dionisodorok, konoa; Apoloniok, gezi-zorro formakoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4490. orr.

Uhin apartsuetako jainkosa Afroditaren gezi-zorrokoa.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 35. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus