Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ametsetan, gizon eta emakume zen aldi berean, eta emakumezkoen gerruntzea eta gizonezkoen litsekiko jantzia zeramatzan, biak. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 195. orr.
Kortsearen balea bizarrak markatzen zitzaizkion gerruntzearen ehun tinkatuan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 104. orr.
Oso gogor loturik daukat gerruntzea, eta gero josturen seinalea geratzen zait gorputzean. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 122. orr.
Gerruntze gorri batek eusten zien haren bularrei. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 30. orr.
Ez zuen gerruntze papar-zabalik soinean; eta lepoaren aurrealdean itsatsirik zeukan orratz handian irlandar ezaugarri bat ageri zen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 278. orr.
Hori omen da neska gazteen moda, esaten digu; kolore hori biziko painuelua; gerruntze motxa eta gona. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 15. orr.
Arropa garbitzen ari da neska bat [...] hauxe da haren jantzia: gona gorria eta gerruntze urdina. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 15. orr.
Barre egitean, sorbaldak eta bular handiak dardarka hasi zitzaizkion emakumeari, gerruntze urdin estu baten azpian. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 94. orr.
Lisa, ordea, biratu egin zen, eta Florenti begira-begira jarri zen, lepoa puztuta, bularraldeak gerruntzea lehertu zorian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 109. orr.
Lisa zoragarri zegoen, gerruntze eskotatua zuen, eta eskumuturrak palkoaren belus gorriaren gainean paratzen zituen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 374. orr.
Italiako emakume-jantzi luxuzko sentsualak eramaten omen zizkien Alemaniako emakume aurreiritzi gabeei; Alemaniako gerruntze luterano estuenak, Italiako emakume vatikanozaleenei. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 173. orr.
Gerruntzearen hagaxkena izan da kirrinka luzatu samar hori? Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 215. orr.
Lurrean bere gerruntzea ikus zitekeen, zinta arrosen korapilo batean bildurik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 128. orr.
Amona leiho ondoko paretaren kontra arrimatu zen gerruntze-saltzaileari tokia egiteko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 174. orr.
Baratzean aritzeko bazuen oraino trenpe, aitzurra airoski bazerabilan, nahiz eta gerruntzeak errematismek minberatuak izan. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 165. orr.
Matela guztia hanpaturik sumatzen nuen, eta orobat mindurik eskuak, ezker belauna eta gerruntzea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 318. orr.
Aldiz, mina gerruntze aldera zabaldu zaio, ezker giltzurrunaren gain ingurura. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 151. orr.
Nik ere min pixka bat bai baitut nire gerruntzean. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 53. orr.
Larrua du esnezkoa, gorputza liraina, zumea bezain zalua haren gerruntze fina. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 29. orr.
Hango jendeak larru beltzekoak dira eta abantxu biluzirik badabiltza, gerruntzeak oihal preziatuz gerrikatzen dituztela bakarrik. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 35. orr.
Hau irabazia Xalak baina gerruntze arrangura batzu ere bai geroztik. Herria 2005-04-21
Hau ere, astelehenean, ezinbertzez gelditu dute, Biscoubyk gerruntzetan krikako bat senditurik. Herria 2004-07-22
Mendebaldeko gizonezkoen janzkera zibilaren ikuspegi sinoptiko bat K.o. 1700ean eta 1950ean hartzen duenak begiratu batean ikusiko du 1950eko jaka, gerrontzea, prakak eta euritakoa K.o. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 339. orr.
Bi orduren buruan, ni-neu gorenaldeko jarleku haiexetako batean eserita nindoala, berriro ikusi nuen aipatu berri dizuedan nerabea, zeinari bazirudien atsegin-iturri gaitz zitzaiola gazte dotore batekiko elkarrizketa, aholku finenak ari baitzitzaion ematen gerruntzea handikien artean eramateko eraz. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 235. orr.
1700eko jaka, gerrontze, galtza eta ezpataren aldaera hutsak direla. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 339. orr.
Ramsay jaunak zeraman guztiaren antzera, korbata higatutik hasi eta erdizka lotutako gerrontzera arte, dena berezia. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 152. orr.
Balen aurkako gerruntzetan zeuden gizonek ez zuten deus ere esan eta arma jaso zuen kasko beroak. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 55. orr.
eta gerruntze (3); eta gerruntzeak (3); haren gerruntze (5)