Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

geriza 1 iz babesa.

Baina funtsean, familia baten maitasuna eta geriza gutiziatzen zituen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 16. orr.

Etxolara etorri zen, geriza eske, beste toki bat aurkitu artean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 224. orr.

Etsaiek ilunpearen geriza baliatu zuketen mendian haratago ihes joateko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 237. orr.

Noiztenka, besterik ezinean, zeru-betean pausatzen zen, izarrak geriza eta ilargia beilari.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 37. orr.

Artzainak bazekien hobe zuela arroila sakon baten gerizan geratzea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 37. orr.

Ezpainek ezpainen bahiak xerkatzen eta atzematen zituzten, intziri, irri eta so geldoen gerizan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 100. orr.

Tasmaniako otsoaren pareko sentitzen nintzen: legezko geriza helduko zitzaidanerako aspaldian hila eta desagertua nintzatekeen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 208. orr.

Egunaren indarrak harpe baten gerizara bultzatu ninduen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 119. orr.

Barthélémy Aguerre kontseilariak aise ardietsi du departamenduko gehiengoaren geriza.  Herria   2001-03-08

Geriza sozialeko lau erakundek, prentsarekin kafea partekatuz markatu nahi izan dute seguritate sozialaren hirurogeigarren urtemuga Baionan.  Herria   2005-11-03

2 gerizatokia.

Beinat bat-batean gerizara itzuli zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 254. orr.

Ez ziren geriza ofizialetan aterpetzera atrebitu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 308. orr.

Lasterka tipian zoazte, gerizaz geriza.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 109. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa))

Ez dute gehiago beren geriza lana egiten.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 30. orr.

Uhain alimale batek zilo haundi bat eginik geriza-ezpondan urpean ezarri dituela karrika guziak.  Herria   2005-09-08

ONU-ko geriza kontseiluan.  Herria   2003-02-13

ONU-ko Geriza Kontseiluak onartu du Estatu Batuek Irakiarentzat galdegiten zakotena.  Herria   2002-11-14

Saddam Hussein-ek onartu du Geriza Kontseiluaren erabakia.  Herria   2002-11-21

Ez zuhaitz berri geriza-emailerik egongo denik sinesteko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 145. orr.

"Adour" geriza untziaren estreinaldia.  Herria   2003-03-17

Zoin aise bazterrerat uzten den delako geriza-legea, ingurumenaz eta jendeaz aski axolatu gabe...  Herria   2005-07-21

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ez dio erantzuten, haize-gerizako garbigailuei begira dago.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 30. orr.

Biseradunak eskua burura eraman eta biseraren begi-geriza erdi jasotzen. du, diosala moduan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 154. orr.

Eritasun geriza unibertsalaren (CMU) barne ekarriak dira hemen gaindi bost mila lagun.  Herria   2004-05-20

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus