Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
geriatriko 1 izond geriatriari dagokiona. ik geriatria 2.
Euskadiko ospitaletan ematen den sorospen geriatrikoa desegokia da. Berria - Euskal Herria 2004-10-19
2 iz adineko pertsonak zaintzeko eritetxe-egoitza.
Geriatrikoko ate nagusiaren aurreko bi lorontzi handiak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 69. orr.
Geriatrikoko gernu-usainak berehala berdintzen ditu gainerako guztiak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 12. orr.
Geriatriko barruan ez dute, geletan edo otorduetan ez bada, alkohola edaten uzten. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 70. orr.
Geriatrikoko arduradunak ere etorri dira bi auto handitan. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 191. orr.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)