Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gerente (ETCn 1.884 agerraldi; orobat jerente ETCn 6 agerraldi) 1 iz kudeatzailea.

Zerrategiko gerentea azaldu zen salan, Joseba gure lagunaren aita.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 80. orr.

Angel Bizkai Osasunako gerenteak.  Berria - Kirola   2004-04-28

Esteban Oiz, Itoa, ekonomia ikasi ondoren, kontserba fabrikako gerentea da Bermeon. Ospitaleko gerente berria.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 339. orr.

Gainera, EHUko errektorea, gerentea eta idazkari nagusia ere erakundeko kideak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-04-28

Araujo Lda. enpresako gerente bakar.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 131. orr.

Aarón Loewenthal, lehenago lantegiko gerente izana eta orain jabeetako bat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 148. orr.

Frantziako Albertville herriko alkateari eta mankomunitateko jerenteari espetxe zigorra ezarri diete, herrian zegoen errauste plantan isuri arazoak izan zirelako.  Berria - Euskal Herria   2004-06-17

Konpainiako gerentearen etxera.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 246. orr.

Banku bateko gerentearen laguntzaile.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 354. orr.

Orain gerentearen laguntzailea naiz True Value Hardware Store burdindegian.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 294. orr.

Gerentea zen gasolindegi batean, eta huskeria ordaintzen zioten.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 170. orr.

Ezcurra enpresako gerente Elisa Ezkurrak.  Berria - Ekonomia   2004-09-26

Gerentearen jokabidea salatu dute sindikatuek.  Berria - Ekonomia   2004-02-27

· Demako Enpresa Garapenerako zuzendari gerenteak.  Berria - Ekonomia   2004-06-01

2 (hitz elkartuetan)

Isabel Clyde-ren senarra, Ralph Nolton, gerente-lanak egiten zituena.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 456. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus