Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kreazio-lan estatikoki perfektu horietako bat da, Egilearen geraleku diren horietakoa. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 122. orr.
Hemengo tren geltokiak, Auschwitzekoaren ostean gutxienez, herri bateko geraleku atsegina zirudien. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 124. orr.
Semaforoetan eta beste geralekuetan lotu da autobusa. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 98. orr.
Azken geralekua behar duenera iritsi da autobusa eta azkar jaitsi da andre argal eta luze bat, bidaikide bakarra. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 99. orr.
Aterpetxera ailegatu bitarteko azken geralekua. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 64. orr.
Autobusaren geralekuan, Hamed aurkitu nuen goizero bezala. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 34. orr.
Bidaiari gehien hartu dituen [tranbia] geralekua San Mames izan da. Berria - Euskal Herria 2004-02-05
Bere taxiari egokitu zitzaiolako tren-estazio ondoko geralekuaren nolabaiteko ardura. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 19. orr.
Trenak ez dira geldituko Zarauzko San Pelaio auzoko geralekuan. Berria - Euskal Herria 2004-10-03