Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

geologia iz 1 Lurraren historiaz, eraketaz eta egituraz aritzen den jakintza.

Nolanahi ere, olibondoa eta mahatsondoa eguraldiarekin eta geologiarekin lotzen ditugu.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 80. orr.

Linguistika ebolutiboa geologiarekin erka dezakegu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 261. orr.

Zientzia eta Teknologia Fakultateko Geologiako katedraduna.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

Txostenak agerian utzitako arazoak konponbiderik ez duela erran zuen geologian doktoreak 1999. urteko irailean.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 170. orr.

Geologiaz ez dakit ezertxo ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 148. orr.

Bidaian bildutako geologiako eta botanikako bildumak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 181. orr.

Ameriketako Estatu Batuetako Geologiako Jarraipen Zentroaren arabera.  Berria - Mundua   2004-02-25

2 hed

Ilargiaren geologia: Satelitea nola eratu zen, sumendiak, tektonika eta osaketa kimikoa.  Berria - Gaiak   2004-11-17

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik geologiko.

Geologia-jardueren arrastoak.  Berria - Gaiak   2004-07-06

Ministerio horretako Geologia Zerbitzuak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 166. orr.

Zaragozako Unibertsitateko Geologia sailak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-10

Espainiako Geologia eta Meatzaritza Institutuak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

geologia eta (4); geologia zerbitzuak (3); geologia zerbitzuko (3); gobernuko geologia (4); gobernuko geologia zerbitzuko (3); nafarroako gobernuko geologia (4); unibertsitateko geologia (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus