Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

genozidio 1 iz gizarte talde baten suntsiketa sistematiko eta berarizakoa, erlijio, arraza edo politika arrazoiengatik.

Txetxeniako genozidioaren aurkako agiriaz eztabaida izango baita.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 270. orr.

Nazien genozidioa bizi eta idazten jarraitzea erabaki zuen Primo Leviren kasuak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 192. orr.

Herri kurduaren genozidioan laguntzen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 11. orr.

Genozidio orok hausten du belaunaldien segidaren gaineko egiatasuna.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 41. orr.

Mende hau izan baita, ez dezagun ahaztu, genozidioen mendea.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 19. orr.

XX. mendeko genozidio izigarriak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 157. orr.

Serbiak jazarri zuela Bosnia eta indar serbiarrek genozidioa egin zutela Srebrenican.  Berria - Harian   2005-07-10

Inoiz baino jende gehiago hil da goseak, inoiz baino genozidio handiagoak egin dira.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 166. orr.

Estaturik gabeko herrioi askatasuna ukatzeko estakuru tentelak, erantzukizun larria du azken genozidioetan.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 110. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik genozida 2.

Genozidio ekintzak aurreikusi eta saihestuko dituen batzorde bat.  Berria - Mundua   2004-01-27

Eta gogoan erabili dituzte Afrikako herri batzuetan izanak dituzten genozidio-hilketak eta ere hango eritasun izurriteak (sida edo hiesa).  Herria   2003-03-17

Preskribitzen ez duen genozidio delitua, berriz, 1992. urtean onartu zela.  Berria - Mundua   2004-07-25

Genozidio krimenik ez dago, legez, jazarritako herriak ez badu bizirauteko eskubide kolektiborik.  Berria - Gaiak   2004-11-26

Burundiko Armadaren bozeramailearen iritziz, ordea, «gertatutakoa Aintzira Handien eskualdeko tutsien aurkako genozidio egitasmoaren jarraipena» da.  Berria - Mundua   2004-08-15

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Euskara indarrez desagerraraztea kultur genozidioa da.  Berria - Harian   2005-06-21

Euskaldunok asko dakizue hezkuntzako hizkuntz genozidioari buruz, Francoren diktadura garaian eta beste hainbat urtetan jasan duzuelako.  Berria - Euskal Herria   2004-11-04

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus