Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Teorien genesian egon diren faktore sozialetatik abiatuz ulertu behar dugu zientzia? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 165. orr.
Hain zuzen ere, eskuetan duzun liburuan aurkituko duzu Peter Panen genesi hori. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 11. orr.
Egia da bakardadeak patologia asko lagun ditzakeela, baina minaren genesian ez dago bakardadea. Berria - Gaiak 2004-05-19
Gure umeek horrela ikasten dute eskolan gizakiaren genesia, Darwin eta ondoko kontu horiek. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 7. orr.
Gizabanakoaren genesia giza naturaren genesiaren bilduma, laburpena edo eredua dela. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 98. orr.
Ez bide dago Gaztelako erromantzearen genesian euskararen ekarpen kontrastaturik. Berria - Kultura 2004-06-29
Idazle katalan eta euskaldunen jatorrizko sorburu edo genesia katalana eta euskara izatea. Berria - Kultura 2004-06-29
ETA izan bada azken mende erdian euskal politikaren gertakari nagusia, ba al zuen bere genesian gaur egunerako salbatzea merezi duen txinpart iraultzailerik? Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 115. orr.
Moisesi Sinai Mendian errebelatutako lege judua, eta Pentateukoan edo Moisesen bost liburuetan dagoena: Genesia edo Hasiera, Exodoa edo Irteera, Lebitarren Liburua, Zenbakiak eta Deuteronomioa. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 225. orr.
Hasiera edo Genesiko lehenengo hiru kapituluetan oinarritua. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 12. orr.
"Rúakh" hitz txit distira dotorekotik [...] "hats" esan nahi baitu eta Genesiaren bigarren ahapaldi goibel eta miragarrian irakur baitaiteke. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 28. orr.
Lekukotasunik zaharrena Genesi 6,14an ageri da. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 199. orr.
Ez nuen uste zure aurpegia berriz ikusiko nuenik -esan zuen Simcha Davidek, Genesiko hitzak errepikatuz. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 161. orr.
Itun zaharreko Genesis-eko hiru pasarteak. Berria - Kultura 2004-01-20
TAMAR alargunaren narrazio laburra Genesi liburuan txertatua dago. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 85. orr.