Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gure jenerazioneak [...] ez zuen eskola handirik, 14 urtetan jalgitzen ginen jeneralean eskolatik. Herria 2004-04-01
Hirurogeiko hamarkadan «euskal kantagintza berria» deitu zitzaion hura sortu zenetik sortzaile generazio bat ikusten dut gaur erdi galdurik, Imanolen generazioa. Berria - Kultura 2004-06-27
Estatutu garaian jaiotako generazioa da haren konpromiso politikoa erakusteko borroka armatura atxikitzen dena. Berria - Euskal Herria 2004-04-03
Talde bakoitxean baginen lau generazione, belaunaldi, gizaldi, jentaldi: bi gizon eta bi emazte. Herria 2004-06-24
Funtsean, familia horretan, afizione berak ukan dituzte hiru belaunaldi edo jeneraziotan gaindi, medikuntza eta euskalzaletasuna. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 199. orr.
Gure Elizeri gomita egiten diotegu, belaunaldi edo jenerazione berrieri helaraz dezoten Bakearen gostua. Herria 2001-04-12
Betiereko hitza arima-zolan esaten denean, zolagune honek behar den gaitasunik baldin badu hitz hori bete-betean hartzeko, generazioz hartu eta ez zatika bakarrik, orduan arima-zola bat egiten da Hitzarekin. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 122. orr.