Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gehiketa (18 agerraldi, 7 liburu eta 4 artikulutan; ETCn 199 agerraldi) iz 1 gehitzea. ik gehikuntza.

Kontularitzan derrigorrezko gehiketen ordez, kenketak eramanik, enpresaren oreka ekonomikoa zalantzan jarri nuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 145. orr.

Une batetik bestera doan aurrerabide jarraitua pentsatzen dut, non denbora-zati denak sortzen diren, eta hauen gehiketaren bitartez, azkenik, denboraren handitasun bat ere bai.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 99. orr.

Europako eremu politikoak funtsean estatuetako eremu politikoen gehiketa hutsa izaten jarraitzen du.  Berria - Mundua   2004-06-06

Jokoaren gehiketa eta kenketak, asmatutakoen eta huts egindakoen bilketa.  Berria - Kirola   2004-03-16

2 (hitz elkartuetan)

Inoiz gidoia erabili izan dugu gehiketa-sinboloaren ordez, kateatzea adierazteko.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 147. orr.

· Bilboko Arte Moderno eta Garaikide Museoaren Jabetza elkarteak [...] 6.010.100 euroko kapital gehiketa egin du.  Berria - Kultura   2004-02-18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus