Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gazterik sortu zitzaion musikaren aldeko afizionea, odolean zeukana. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 176. orr.
Bakarrik bizi naiz, umeak gazterik ezkondu zitzaizkidalako denak. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 97. orr.
Gazterik soiltzen hasia da, eta beharbada horregatik zaintzen ditu hainbeste gorputza eta janzkera. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 117. orr.
Gazterik hasi zen mozorroa janzten Juan Duñabeitia. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 26. orr.
Aita goxo hura, gazterik zahartu gizon hura. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 27. orr.
Ferminak gazterik galdu zuen aita. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 107. orr.
Ez al da ikaragarria horren gazterik hiltzea? Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 326. orr.
Banuen ere Parisen lagun on bat, zorigaitzez gazterik joan zitzaiguna, Michel de Certeau, jesuita argia. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 12. orr.
Baina Miguel Lanz Lizarrako alkatea gazterik zendu zen. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 175. orr.
Espero nuen sinesle HBtar gazterik ahuldu horien gogoak bizkortzeko zerbait eskainiko zigula, baina, tutik ere ez. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 60. orr.
· Oso gazterik joan zen Dublindik. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 174. orr.
Oso gazterik sartua zen Ordenan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 410. orr.
Autismoa kontuan hartuz, zenbateraino garatu ziren, hain gazterik galdu zituenez lehendik egindako loturak? Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 205. orr.
Espainian ez dago inor hain gazterik hain lan on zabala idatzi duenik. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 40. orr.
Gazterik aski, anaia Juan Angel eta biek, Madrildik jo zuten Siziliako gerrara. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 278. orr.
Kontrabandista gaitza zen gazte gazterik hasia. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 62. orr.
Nik ere begiratu nion gazte-gazterik hildako politeknikoko ikasleari. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 161. orr.
Otsabiden sortu eta gazte-gazterik Aturriko Burdin-Olhetara lanera etorri zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 283. orr.
aita gazterik (3); arras gazterik (9); baina gazterik (3); ere gazterik (4); eta gazterik (6); frango gazterik (3); gazte gazterik (28); gazterik alargundua (3); gazterik ere (3); gazterik eta (4); gazterik etorria (3); gazterik ez (8); gazterik galdu (4); gazterik hasi (14); gazterik hasi zen (11); gazterik hasirik (3); gazterik hil (26); gazterik hil zen (13); gazterik hila (4); gazterik hiltzea (3); gazterik hiltzen (3); gazterik izan (4); gazterik jin (3); gazterik jin zen (3); gazterik joan (21); gazterik joan da (3); gazterik joan zen (11); gazterik joana (5); gazterik joana zen (3); gazterik onena (3); gazterik sartu (5); gazterik sartu zen (4); gazterik zendua (3); hain gazterik (13); oraino gazterik (4); oso gazterik (31); oso gazterik joan (3); zen gazterik (5)