Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gazitu, gazi(tu), gazitzen 1 du ad gazi bihurtu.

Bai, gauza ona da gatza; baina gatza gezatzen bada, nola gazitu berriro?  Elizen arteko biblia   Lk 14,34

Eta begiak gazitu egingo zaizkizu, haizeagatik eta hotzagatik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 279. orr.

Ezpainak miazkatzen dituzte, gazitzeko.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 303. orr.

Musu eman zioten elkarri kresalak gazitutako ezpainetan.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 84. orr.

Zauriak gazitzea bezalakoa zen, ordea.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 46. orr.

Disimulatzen ahalegintzen den arren, irria gazitu egiten zaio beti Vera xaloari.  Berria - Kultura   2004-09-24

Kepa Butronen heriotzak gazitu egin zuen Leioako eta Sopelako ikastoletako kideen umorea.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01

2 jakiak gatzetan ondu.

Gazitzeko upelak garbitzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 82. orr.

Arrain-puska bat erre eta jan egin zuen; gainerakoa gazitu.  Elizen arteko biblia   Tb 6,5

3 (era burutua izenondo gisa)

Jaki gazituak arras gogoko zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 257. orr.

Arkume izter gazitu bat, gozokia bezain guria.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 139. orr.

Txerri okela gazituzko zerrendak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 80. orr.

Uretan egositako txerriki gazituaren puskak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 105. orr.

Ogia eta gazta ez ezik zerri gazitua ere janen genian.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 191. orr.

Hango freskurak, itsas oskoldunen laztasunetik arrain gazituen usain mingotsera pasatzen zenak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 189. orr.

Itsasoko ur beti hotzetan harturiko bakailao gazitua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 254. orr.

Sardina eta antxoa gazitua ugari.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 255. orr.

Balea-haragi gazitu eta lehorra.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 256. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arrain gazitu (4); arrain gazituen (3); gazitu berriro (3); gazitu eta (4); gazitu puska (5); gazitu puska bat (4); gazitzen eta (3); nola gazitu berriro (3); txerriki gazitu (4); txerriki gazitu puska (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus