Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gauza 1 iz edozein eratako izatea duen eta izaki banako edo berezitzat hartua izan daitekeen zernahi.

Balkoi horietan guztietan milaka gauza igerian: arropa idortzen, sareak, zapi gorri, hori, urdinak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 107. orr.

Horrek bi gauza dakartza berekin.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 20. orr.

Badira gauza batzuk damek inortxori barkatzen ez dizkiotenak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 250. orr.

Osaba Juanekin gauza askotaz hitz egin dezaket, baina ez horretaz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 53. orr.

Armadan, gauza guti aski baita preso joateko.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 82. orr.

Diren gauza guztiak Jainkoa baitan dira eta Jainkoaren bitartez ulertu behar dira.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 75. orr.

Gauza guztiek izan behar dute izateko edo ez izateko kausa edo arrazoia.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 49. orr.

Edozein gauza gerta daiteke ustekabez Poztasunaren, Tristuraren edo Desiraren kausa.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 265. orr.

Edozein gauza emanez geroz, beste ahaltsuago bat aurkitzen da, hura suntsi dezakeena.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 391. orr.

Edozer gauza!  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 108. orr.

Esan behar ez zidan gauzaren bat jakingo balu bezala.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 24. orr.

Kanpoan ikusitako gauzaren irudia.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 326. orr.

Jendea bi gauzaren bila etortzen da tabernara: ala bakea eduki nahi du, ala gerraren bila dabil.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 61. orr.

Iruzkin interesgarriak eta dibertigarriak egiten zituen ikusten zuen edozer gauzari buruz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 149. orr.

Hainbat gauzatan asmatu dugu, esaterako, zerbitzuaren planteamentuan.  Berria - Euskal Herria   2004-04-24

Ni prest egoten naiz edozer gauzatarako.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 167. orr.

2 (izenondoekin)

Ez dago gauza lausoagorik pertsona baten nolakotasunari buruzko inpresioak baino.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 160. orr.

Poztasunak gauza pozgarrien existentzia finkatzen du.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 273. orr.

Hori da bilatzen duen gauza bakarra.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 22. orr.

Gauza bakar bat esango dizut: [...].  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 178. orr.

Hauxe dugu lehenagoko garaietatik geratzen zaigun gauza bakarra.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 132. orr.

Niretzat ere gauza ona izango litzateke.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 70. orr.

Gauza onik ez, seguru.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 67. orr.

Gauza ederra da uztak erretzea, etsaia haien errautspean lurperatzeko bada.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 79. orr.

Gauza ederra, pentsatu nuen, hegazkina New Yorkera iristea eta ni bertan hilda.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 107. orr.

Ikurrina gauza hutsal eta arrunta bailitzan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 28. orr.

Gauza handiez eta jasoez handitasunez eta jasotasunez behar da hitz egin.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 33. orr.

Gauza handia zen hura bezalako lagun bat edukitzea.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 101. orr.

Gauza ona da animaliak maite izatea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 74. orr.

Oso gauza itsusia duk norberaren egitekoez hitz egitea.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 134. orr.

Ez duk oso gauza atsegina.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 34. orr.

Ez, ez da batere gauza berria.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 128. orr.

Gauza ziurra da kanpoko gauzak ditudala maite nik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 15. orr.

Eta ez dago gerra baino gauza inmoralagorik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 237. orr.

Entzun daitezkeen gauza ederrenak esan zizkidan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 155. orr.

Gauza bigun busti bat ukitu zuen hatzekin.-Ez gauza handirik!  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 153. orr.

Hau gauza bitxia!     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 315. orr.

Zer gauza bitxia tentazioa!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 196. orr.

Zein gauza ikaragarriak esaten dituzun!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 85. orr.

Zeinen gauza ederra, etxe ondoko erreka soinua!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 222. orr.

Gauza ederragorik!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 106. orr.

Eta, gauza jakina denez, barnetegietan jasotzen da heziketa ona.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 47. orr.

Zitekeena zen, ondo zitekeena halere -ia gauza segurua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 64. orr.

Gauzarik txikienak, gizadiak eskatzen dituen haiek, diruaren truke egiten edo ematen dira.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 10. orr.

Han ikasi zuen gauzarik garrantzitsuena.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 10. orr.

Munduko gauzarik ederrena.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 51. orr.

Afaria munduko gauzarik surrealistena izan da.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 40. orr.

3 (izenlagunekin)

Bestelako gauza espero nuen!  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 92. orr.

Nik bestelako gauzak erosten ditut.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 80. orr.

Promozioa zuen amets, eta pazientziaz ikasten zituen interesatzen ez zitzaizkion gauzak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 40. orr.

Hitzeman nizun ene ixtorioa idatziz kondatuko nizula, baina bihotzeko gauzak paperak ez ditu ontsa hartzen ahal, gauden beraz buruz buru eta denak erranen dizkizut.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 163. orr.

Betiko gauzak betiko lekuetan ikusiaren ikusiaz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 141. orr.

Misteriozko gauza da harentzat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 91. orr.

Ezkontza ez da txantxetako gauza.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 270. orr.

Hamar minututan egiten den gauza da, baina bizitza osorako dirauena.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 270. orr.

Ikusteko gauza benetan desatsegina bada ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 77. orr.

Gizon bat konortea galduta ikustea barre egiteko gauza balitz bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 64. orr.

Ospatzeko gauza handirik ez dago, baina...  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 30. orr.

Honelako gauzarik ez zait egundo inoiz gertatu!  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 143. orr.

4 (bat-ekin)

Nik ere gauza bat eskatu nahi dizut.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 216. orr.

-Beste gauza bat esan nahi dut.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 169. orr.

Baina mesedez, mesedez, uztazu gauza bat kontatzen, arren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 267. orr.

Gauza bat ezin sinetsia!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 82. orr.

Gauza bat dago argi: [...].  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 30. orr.

Baina gauza bat da Mateo Txistu pertsonaia eta berari gertatu zitzaiona, eta bestea gertaera horren kontakizuna.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 131. orr.

Kontsulak beti istiluak sortzen dituela gauza bat dela edo bestea dela.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 95. orr.

Ez, beste gauza bat ere bazegok hemen harrigarria.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 288. orr.

Hori dauka ona beste gauza bat motoak: zurea entzuten du atzekoak, baina zuk ez berarenik, haizeak hitzak atzera eramaten ditu eta.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 199. orr.

5 (hitz elkartuetan, lehen osagai gisa)

Perpaus deklaratiboek, oro har, gauza-egoera bat deskribatzen dute, zerbait esaten dute munduari buruz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 136. orr.

Ulertzen ez zuen gauza-pilo batean murgildua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 363. orr.

Gauza-pila bat ikusi dut...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 261. orr.

6 (hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa)

Burua okerturik eta ezpainak zimurtuta, bere garbiketa-gauzak atondu zituen apain-mahaian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 238. orr.

Bitrinetako eta lurreko suaren arrapaleko apainketa-gauzak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 79. orr.

Idazkariak posta-gauzak eskainiko dizkio: egunkari batzuk, postaz iritsitako antzerki obra bat.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 20. orr.

Joxe, larru-gauza eta oinetako konpontzailea.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 158. orr.

[Artxiboa] da enuntziatu-gauzaren gaurkotasuna baimentzen duena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 150. orr.

Baina lot gakizkion izen zaharrari, eta galdegin dezagun: "zer da Jainkoa?" edo "nor da Jainkoa?", bietara galdegiten baitzen teologo zaharrek beren herriarentzat asmatutako dotrinetan, irudi bailuke ez zekitela beraiek ere nor-gauza bat zen edo zer-gauza bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 56. orr.

Poza bera ere, aurreneko begiratuan, bai-gauza bat dela esango genuke.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 265. orr.

Eta partitzeko tenorean, begiak malko-iturri, neskak bere mutil-gauzari: "xaindu xaite, mattia!".  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 80. orr.

Mari Karmen koskorretaraino (sic) egina dago bere gizon-gauzarekin beti xextran eta kalapitan ibiltzeaz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 139. orr.

Eta besteek utzi izan baliote, otoitzean egongo zen gau eta egun jainko-gauzak hausnartzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1004. orr.

Bi sailetan bana daitezkeela samur-gauzaren adierazkizunak, halako moldez non samurra izan baitaiteke "biguna, amultsua", eta izan baitaiteke, ipar-ekialdera, "haserrea".  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 103. orr.

Etsi-gauzaren kontra jardun bai erruz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 49. orr.

Orduan hau pentsamen-gauza da (ens rationis), hautaz pentsatzen dena eta arrazoimenaren indarrez halabeharrez aurresuposatua ez dena.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 151. orr.

7 (gauzak, osagarririk gabe)

Emakumeak sukaldean zeuden, gauzak txukuntzen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 71. orr.

Horrela joan ziren gauzak, hitz berezirik gabe.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 14. orr.

Ez dira gauzak nahastu behar.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 304. orr.

Baina gauzak ez dira beti hola izan: kolore gabeko eta hizkuntza bakarreko garai hartan [...] kolore gabeko eta hizkuntza bakarreko telebista baikenuen aldi berean, garaiaren pareko.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 26. orr.

Aldatu dira gauzak azken urteetan, ez dakizu zuk nola.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 28. orr.

Denoi ez zaizkiguk gauzak amestu bezala gertatzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 45. orr.

Horrelaxe esan behar dira gauzak.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 26. orr.

-Horrelaxe zeuden ba gauzak -esan zuen-.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 55. orr.

Haatik gauzak ez ziren berak nahi bezala itzulikatu.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 80. orr.

Atzo egun osoa, arratsaldeari buruz bereziki, meditazio nahasi batean iragana dut, ideiak jin arau hartuz eta sendimenduekin harremanetan sarraraziz: baina, gero argitzen dira gauzak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 131. orr.

Ontsa kontent gauzak hain aise zihoazelako.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 13. orr.

-Gero ta hobeki doatzi gauzak; bururat heltzen ari gira, eta ontsa heltzen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 85. orr.

Nik, gauzak konpondu nahi ditinat, ahalaz denak lagunduz.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 46. orr.

Erran niolarik hotel bat hartu behar genuela, orduan gauzak konplikatzen hasi ziren.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 87. orr.

Gauzak arras mindu ziren, Iruñeko apezpikua haserretu baitzen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 151. orr.

Gauzak ongi ari zitzaizkion ateratzen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 14. orr.

8 gauza bera

Gauza bera gertatzen zaie autore jakintsuei ere.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 40. orr.

Gauza bera egin hemen ere: gustatzen zaizuna aukeratu eta gainontzekoa utzi.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 389. orr.

Gauza bera adierazten du "Zakurkeria bat egin ziok": zapokeria, azpijokoa egin diola.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 155. orr.

Gauza bera beste ikuspegi batetik ikusteak hainbat gai interesgarri ematen du ikasi nahi izanez gero.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 136. orr.

Irunen gauza bera egin zuten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 11. orr.

Altuera eta sakontasuna hemen gauza bera dira.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 90. orr.

Ez dago gauza bera esaterik feniziarrez: ez zuten luxuzko merkataritzarik egiten.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 32. orr.

Niri ere gauza bera gustatzen zaidala uste dut.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 55. orr.

Hobe zian gauza bera erabaki izan balu iaz bere alaba hotzez akabatzen utzi zuenean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 107. orr.

Ez duk gauza bera gauez amuarrainak harrapatzen ibiltzea eta andreei zelata egitea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 317. orr.

-Entzutea eta obeditzea gauza bera dira -esan zuen gobernadoreak, eta amaitu bezain laster, berriro jostatzeari ekin zion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 243. orr.

Ez, ez dira arras gauza bera, baina bai elkarren kontraispilu moduko bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 44. orr.

Horregatik, transzendentala eta transzendentea ez da gauza bera.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 139. orr.

Jendeak gauza bera erantzun zion: [...].  Elizen arteko biblia   1 Sm 17,27

Gero askotan esan izan didate gauza bera.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 103. orr.

Orduan ere gauza bera esango genuke?  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 180. orr.

Hiruzpalau aldiz egin zuen gauza bera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 10. orr.

Aitarena ez da gauza bera.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 151. orr.

9 gauza izan (norbait) ik gai 9.

Gizonaren izpiritua edozertarako gauza da.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 202. orr.

Hitz egiteko gauza ez zen ia.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 13. orr.

Bion artean, gauza ginen errepideko auto gehienak zein ziren asmatzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 218. orr.

Nire Algy maitea, ez zakiat gauza izango haizen nire benetako arrazoiak ulertzeko.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 32. orr.

Hitz egiteko gauza zen tximino bat zela Héraclius Gloss.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 47. orr.

Esaldi hura osatzeko gauza izateak harritu egin ninduen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 41. orr.

Ez bainintzen gauza eskaileran gora igozeko ere.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 180. orr.

Argi zegoen ez zela axaleko eta euforikoa, baizik eta erreakzio sakonak eta oso goibelak izateko gauza zela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 81. orr.

Gauza al zara? Nahi al duzu?  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 19. orr.

10 gauzak horrela/hola horiek horrela.

Gauzak horrela, bi aukera daude.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 15. orr.

Gauzak horrela, niri ez zait iruditzen nobela hau, esan izan den bezala, phoney-ak gorrotatzen dituen heroi bati buruz denik.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 135. orr.

Gauzak horrela, nik ezin diot eskatu min larria jasan duenari ahantz dezan.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 63. orr.

Gauzak horrela, ezin da zientziarik egin diru iturririk ez bada.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 167. orr.

Beraz, gauzak horrela, konprenituko duzu nola ez naizen batere harritu goiz batean, eguneko zapaten artean, kukurutxo hauxe topatu dudanean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 229. orr.

Gauzak horrela direla, nola igarotzen ote dute negualdia hain txikiak diren, eta, proportzioan, beste animalia gehienek baino azalera handiagoa duten saguzarrek?  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 105. orr.

Gauzak hola, eta baieztatutakoa frogatzearren, T-ra pasatzen naiz.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 112. orr.

Gauzak hola, sortu egiten ziren arazoak, eta ez konpondu.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 34. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

adierazteko gauza (10); agian gauza (10); ahala gauza (12); ainitz gauza (66); al da gauza (11); anitz gauza (52); antzeko gauza (15); argi dagoen gauza (14); arras gauza (13); artean gauza (15); aski gauza (10); asko gauza (31); askoz ere gauza (11); askoz gauza (14); ateratzeko gauza (13); aurre egiteko gauza (9); aurreneko gauza (20); aurretik gauza (9); azaltzeko gauza (11); azken gauza (25); azkeneko gauza (14)

bada gauza (31); bada gauza bat (11); badakit gauza (9); badakizu gauza (11); badira gauza (28); bai gauza (31); baina beste gauza (26); baina edozer gauza (9); baina gauza (259); baina gauza asko (11); baina gauza bat (73); baina gauza batzuk (9); baina gauza bera (16); baina gauza horiek (9); bainan gauza (15); baino gauza (155); baino gauza gehiago (9); baino gauza hoberik (16); baita gauza (52); baita gauza bera (12); baitira gauza (12); baitu gauza (10); baitzen gauza (12); bakoitzean gauza (9); bat gauza (66); batean gauza (35); batek gauza (15); batere gauza (36); batzuetan gauza (12); bazen gauza (9); beharreko gauza (25); benetan gauza (11); ber gauza (20); bera gauza (10); berak gauza (11); berbaitango gauza (40); berbaitango gauza gisa (17); bere gauza (26); bereizteko gauza (13); berriro gauza (16); berriro gauza bera (12); bertze gauza (27); bertze gauza bat (14); beste edozein gauza (19); beste edozer gauza (24); beste gauza (823); beste gauza asko (69); beste gauza askoren (19); beste gauza askotan (16); beste gauza bat (287); beste gauza batek (9); beste gauza baten (30); beste gauza batez (9); beste gauza batzuen (33); beste gauza batzuetan (13); beste gauza batzuetarako (11); beste gauza batzuk (109); beste gauza guztiak (15); beste gauza guztien (9); beste hainbat gauza (31); beste mila gauza (10); beste zenbait gauza (18); bestelako gauza (19); betetzeko gauza (12); beti gauza (89); beti gauza bera (52); bezain gauza (21); bezalako gauza (27); bi gauza (282); bi gauza daude (9); bi gauza dira (17); bi gauza direla (11); bi gauza esan (9); bi gauza gerta (11); bi gauza hauek (9); bi gauza horiek (14); biak gauza (10); bigarren gauza (17); bizitzako gauza (17); bizitzan gauza (10); bizpahiru gauza (16); buruz gauza (19); buruzko gauza (12)

da batere gauza (17); da gauza (444); da gauza bat (14); da gauza bera (112); da gauza berria (15); da gauza erraza (20); da gauza handirik (9); da gauza hori (9); da gauza izan (9); dago gauza (53); dagoen gauza (34); dagoen gauza bakarra (15); daiteke gauza (9); daitekeen gauza (32); daitekeen gauza bakarra (9); daitezkeen gauza (12); dakidan gauza (9); dakigu gauza (11); dakigun gauza (20); dakigun gauza bakarra (13); dauden gauza (12); dela gauza (67); dela gauza bera (12); delako gauza (16); demonstrazioa gauza (11); den gauza (205); den gauza bakarra (30); den gauza bat (25); den gauza bera (18); den gauza da (12); den gauza hori (9); denek gauza (18); denek gauza bera (13); dezakeen gauza (21); dezakeen gauza bakarra (10); dezakegun gauza (10); dion gauza (10); dira gauza (105); dira gauza bera (41); direla gauza (23); diren gauza (102); diren gauza guztiak (20); diren gauza guztien (10); ditu gauza (24); ditudan gauza (25); dituela gauza (9); dituen gauza (44); ditugun gauza (14); ditut gauza (10); dituzten gauza (16); dituzun gauza (12); du gauza (86); du gauza bera (16); du gauza handirik (21); dudan gauza (47); dudan gauza bakarra (20); duela gauza (14); duen beste gauza (9); duen edozein gauza (9); duen gauza (170); duen gauza bakarra (42); duen gauza bat (16); duen gauza baten (12); duen gauza da (9); duen lehenengo gauza (9); dugu gauza (44); dugun gauza (63); dugun gauza bakarra (13); dugun gauza bat (13); duk gauza (17); dut gauza (62); dut gauza handirik (10); dute gauza (55); dute gauza bera (16); duten gauza (53); duten gauza bakarra (12); duzu gauza (16); duzun gauza (9)

ea gauza (11); edo gauza (57); edo gauza bera (11); edo iraganeko gauza (10); edozein gauza (205); edozer gauza (336); edozer gauza egin (13); edozer gauza egingo (9); edozer gauza egiteko (25); edozer gauza gerta (31); egin zuen gauza (13); egindako gauza (18); egitea gauza (9); egiteko gauza (184); egiteko gauza ez (32); egiteko gauza izan (15); egiteko gauza izango (12); egiten diren gauza (10); egiten dituen gauza (9); egiten duen gauza (15); egiten zuen gauza (11); egoteko gauza (22); egun gauza (9); egunero gauza (10); eguneroko gauza (25); emateko gauza (23); eramateko gauza (12); erantzuteko gauza (9); ere gauza (409); ere gauza asko (17); ere gauza bat (10); ere gauza bera (221); ere gauza ez (22); esandako gauza (13); esateko gauza (28)

eta beste gauza (132); eta bi gauza (13); eta edozein gauza (15); eta edozer gauza (16); eta ez gauza (9); eta gauza (867); eta gauza asko (47); eta gauza bat (29); eta gauza batzuk (9); eta gauza bera (193); eta gauza gehiago (12); eta gauza guztiak (33); eta gauza guztien (21); eta gauza guztietan (14); eta gauza hauek (16); eta gauza hori (13); eta gauza horiek (22); eta gauza jakina (15); eta hainbat gauza (21); eta hori gauza (18); eta orain gauza (9); eta oso gauza (12); etorkizuneko gauza (13); eusteko gauza (11); ez baita gauza (26); ez da gauza (256); ez dago gauza (37); ez dakigu gauza (10); ez dela gauza (44); ez den gauza (28); ez dira gauza (63); ez direla gauza (13); ez diren gauza (14); ez du gauza (42); ez duen gauza (18); ez dugu gauza (17); ez duk gauza (14); ez dut gauza (18); ez dute gauza (18); ez gara gauza (19); ez gauza (59); ez gauza handirik (10); ez naiz gauza (33); ez nintzen gauza (28); ez zela gauza (18); ez zen gauza (112); ez ziren gauza (19); ez zuen gauza (35); ez zuten gauza (13); ezertarako gauza (21); ezertarako gauza ez (10); ezin da gauza (12); ezin gauza (11); ezin litekeen gauza (9)

gabe gauza (12); gabeko gauza (24); gainerako gauza (27); gainerako gauza guztiak (13); gara gauza (28)

gauza ahalgarri (9); gauza ainitz (18); gauza al (10); gauza aldatu (11); gauza anitz (43); gauza argi (10); gauza arraro (23); gauza arraroa (21); gauza arraroak (26); gauza arrunt (12); gauza arrunta (25); gauza arruntak (9); gauza asko (862); gauza asko aldatu (23); gauza asko dago (16); gauza asko daude (18); gauza asko dira (15); gauza asko egin (43); gauza asko egiteko (13); gauza asko egiten (12); gauza asko eman (9); gauza asko erakutsi (11); gauza asko ere (28); gauza asko esan (12); gauza asko esaten (15); gauza asko eta (18); gauza asko ez (14); gauza asko gertatu (17); gauza asko hartu (12); gauza asko ikasi (20); gauza asko lortu (9); gauza askok (20); gauza askorekin (13); gauza askoren (44); gauza askoren artean (15); gauza askori (19); gauza askorik (25); gauza askotan (76); gauza askotarako (19); gauza askotaz (9); gauza askoz (14); gauza atsegina (21)

gauza bada (10); gauza badira (11); gauza baino (11); gauza baita (15); gauza bakar (81); gauza bakar bat (50); gauza bakar batek (10); gauza bakarra (548); gauza bakarra da (55); gauza bakarra egin (14); gauza bakarra esan (9); gauza bakarra eskatzen (11); gauza bakarra izan (10); gauza bakarra zen (15); gauza bakarra zera (9); gauza bakarrak (13); gauza bakoitza (52); gauza bakoitza bere (28); gauza bakoitzak (27); gauza bakoitzak bere (9); gauza bakoitzaren (17); gauza bakoitzari (15); gauza balitz (14); gauza bat (1721); gauza bat argi (26); gauza bat bada (10); gauza bat baino (11); gauza bat baita (16); gauza bat bakarra (16); gauza bat bakarrik (17); gauza bat bera (12); gauza bat besterik (13); gauza bat da (262); gauza bat dago (13); gauza bat dela (45); gauza bat dena (9); gauza bat duk (10); gauza bat edo (13); gauza bat egin (18); gauza bat egingo (9); gauza bat egiteko (9); gauza bat ere (42); gauza bat esan (59); gauza bat esango (33); gauza bat esaten (12); gauza bat eskatu (16); gauza bat eta (59); gauza bat ez (19); gauza bat ezin (10); gauza bat garbi (13); gauza bat izan (17); gauza bat zen (21); gauza batean (36); gauza batek (93); gauza batek harritu (9); gauza batekilako (15); gauza batekilako afektua (11); gauza batekin (9); gauza baten (233); gauza baten ideiak (12); gauza batengatik (16); gauza batera (10); gauza batez (53); gauza bati (45); gauza batzu (67); gauza batzuei (10); gauza batzuek (19); gauza batzuekin (14); gauza batzuen (50); gauza batzuen artean (26); gauza batzuetan (42); gauza batzuetarako (19); gauza batzuez (13); gauza batzuk (367); gauza batzuk aldatu (9); gauza batzuk ere (30); gauza batzuk ez (14); gauza batzuk ezin (9); gauza behar (23); gauza beldurgarriak (9); gauza benetan (11)

gauza bera (2458); gauza bera baita (9); gauza bera da (47); gauza bera dena (12); gauza bera dio (13); gauza bera diote (9); gauza bera dira (32); gauza bera direla (26); gauza bera egin (310); gauza bera eginen (15); gauza bera egingo (65); gauza bera egitea (23); gauza bera egiteko (54); gauza bera egiten (125); gauza bera erran (31); gauza bera errepikatzen (11); gauza bera esan (116); gauza bera esango (13); gauza bera esaten (43); gauza bera eskatu (17); gauza bera ez (18); gauza bera gerta (22); gauza bera gertatu (95); gauza bera gertatuko (56); gauza bera gertatzen (226); gauza bera izan (12); gauza bera izango (15); gauza bera pentsatu (15); gauza bera pentsatzen (22); gauza bera sentitzen (10); gauza berak (31); gauza beraren (28); gauza berari (9); gauza beraz (13); gauza berbera (50); gauza berbera gertatzen (11); gauza berberak (24); gauza berdina (9); gauza berdinak (17); gauza bere (23); gauza beren (12); gauza berezi (19); gauza berezia (9); gauza berezirik (11); gauza bero (15); gauza bero bat (11); gauza berri (42); gauza berri bat (9); gauza berria (70); gauza berria da (17); gauza berria zen (9); gauza berriak (80); gauza berrien (11); gauza berriren (9); gauza berririk (13); gauza bertsua (29); gauza bezala (14); gauza bi (28); gauza biak (15); gauza bitxi (43); gauza bitxi bat (17); gauza bitxia (93); gauza bitxia da (11); gauza bitxia gertatu (12); gauza bitxiak (29)

gauza da (302); gauza da hori (16); gauza dadin (12); gauza daude (14); gauza dela (69); gauza den (42); gauza denak (19); gauza denak uler (14); gauza denik (9); gauza desberdin (9); gauza desberdinak (21); gauza dira (44); gauza direla (18); gauza diren (12); gauza eder (44); gauza ederra (133); gauza ederra da (42); gauza ederra izango (9); gauza ederragorik (14); gauza ederrak (40); gauza edo (19); gauza egin (49); gauza egin behar (9); gauza egingo (18); gauza egiteko (40); gauza egiteko gai (11); gauza egiteko prest (11); gauza egiten (31); gauza emango (11); gauza ematen (9); gauza erabat (9); gauza ere (60); gauza ere ez (14); gauza erran (14); gauza erraza (70); gauza erraza da (9); gauza errazagorik (12); gauza esan (45); gauza esateko (12); gauza eta (70); gauza ez (331); gauza ez da (25); gauza ez dela (15); gauza ez den (16); gauza ez diren (13); gauza ez nintzela (14); gauza ez zela (33); gauza ez zen (10); gauza ezaguna (15); gauza ezberdin (16); gauza ezberdinak (20); gauza ezin (13); gauza frango (39); gauza franko (10)

gauza gara (12); gauza garrantzitsu (17); gauza garrantzitsua (9); gauza garrantzitsuagoak (10); gauza garrantzitsuak (19); gauza gehiago (133); gauza gehiago ere (16); gauza gehiegi (34); gauza gehienak (19); gauza gerta (49); gauza gerta daiteke (25); gauza gertatu (21); gauza gertatzen (22); gauza gisa (29); gauza guti (52); gauza guti eskas (9); gauza gutxi (56); gauza guziak (22); gauza guzietan (13); gauza guzti (11); gauza guztiak (597); gauza guztiak bere (18); gauza guztiak egin (9); gauza guztiak eta (13); gauza guztiak ez (11); gauza guztiei (39); gauza guztiek (83); gauza guztiekin (21); gauza guztien (275); gauza guztien artean (9); gauza guztien egilea (11); gauza guztien gainean (9); gauza guztien gainetik (74); gauza guztien kausa (12); gauza guztietan (165); gauza guztietarako (9); gauza guztietatik (19); gauza guztiez (28); gauza guztiok (10); gauza guztiz (12)

gauza haiek (63); gauza haiek guztiak (18); gauza haien (13); gauza hain (12); gauza handi (26); gauza handia (84); gauza handia da (24); gauza handiak (63); gauza handiak egin (14); gauza handiak egiteko (9); gauza handirik (256); gauza handirik egin (18); gauza handirik esan (9); gauza handirik ez (35); gauza haren (16); gauza harrigarri (29); gauza harrigarria (47); gauza harrigarriak (40); gauza hau (21); gauza hauei (16); gauza hauek (207); gauza hauek ez (17); gauza hauek guztiak (31); gauza hauen (20); gauza hauetan (34); gauza hauetaz (15); gauza haundirik (10); gauza hoberik (32); gauza hoberik ez (10); gauza hori (152); gauza hori bera (9); gauza horiei (17); gauza horiek (360); gauza horiek ez (33); gauza horiek guztiak (38); gauza horiekin (15); gauza horien (45); gauza horietako (18); gauza horietako bat (12); gauza horietan (44); gauza horietarako (9); gauza horietaz (26); gauza horrek (31); gauza horren (44); gauza horri (16); gauza hura (59)

gauza ikaragarriak (12); gauza ikasi (10); gauza ikusi (12); gauza ikusten (12); gauza ilun (16); gauza interesgarri (21); gauza interesgarriak (19); gauza itsusia (11); gauza izan (297); gauza izan behar (14); gauza izan da (14); gauza izan ez (15); gauza izan zen (34); gauza izanen (13); gauza izango (148); gauza izango ote (17); gauza izatea (17); gauza izaten (24); gauza izugarriak (11); gauza jakin (19); gauza jakina (251); gauza jakina baita (24); gauza jakina da (156); gauza jakina denez (12); gauza jakina zen (16); gauza larria (14); gauza mordo (10); gauza mordoa (17); gauza nabarmena (9); gauza naiz (16); gauza naizela (11); gauza naturala (12); gauza nintzen (11); gauza normala (21)

gauza on (72); gauza ona (135); gauza ona da (30); gauza ona dela (11); gauza onak (81); gauza onak eta (11); gauza ondo (9); gauza onen (13); gauza onerako (23); gauza onik (73); gauza onik ez (18); gauza oro (22); gauza orok (12); gauza ororen (25); gauza oso (31); gauza ote (12); gauza pare (19); gauza pare bat (16); gauza pila (24); gauza pila bat (16); gauza polit (11); gauza polita (20); gauza politak (19); gauza positiboak (10); gauza sakratuak (14); gauza segura (9); gauza segurua (38); gauza segurua da (15); gauza sentitzen (16); gauza serioa (16); gauza singular (30); gauza singular baten (12); gauza singularren (19); gauza sinplea (15); gauza tristea (10); gauza txar (17); gauza txarra (36); gauza txarrak (19); gauza txiki (26); gauza txikia (13); gauza txikiak (26); gauza txikien (9); gauza txikietan (9); gauza ugari (28); gauza zaila (27); gauza zehatz (9); gauza zela (32); gauza zen (99); gauza zera (10); gauza zirela (9); gauza ziren (14); gauza ziurra (15); gauza ziurra da (9); gauza zoragarria (18)

genuen gauza (15); gero eta gauza (17); gero gauza (15); gertatzen den gauza (16); guk gauza (15); guztiak gauza (11); guztiek gauza (13); guztiek gauza bera (9); guztietan gauza (13); guztiz gauza (11); hain gauza (66); hainbat gauza (216); hainbeste gauza (92); halako gauza (66); halako gauza bat (22); hamaika gauza (31); handiko gauza (14); hark gauza (14); harrezko gauza (14); harrezko gauza baten (9); harritzeko gauza (9); hartan gauza (14); hartzeko gauza (25); hau gauza (21); hemen gauza (23); hiltzeko gauza (9); hiru gauza (77); hiru gauza dira (9); hitz egiteko gauza (21); holako gauza (28); holako gauza batzu (10); honek gauza (12); honetako gauza (15); honetan gauza (16); hori baino gauza (30); hori beste gauza (9); hori gauza (93); hori gauza jakina (9); hori gauza ona (15); horrek gauza (34); horrelako gauza (38); horrelako gauza bat (19); horren gauza (10); horrenbeste gauza (12); horretan gauza (11); horretarako gauza (17); hura gauza (12)

ia gauza (15); ibiltzeko gauza (36); idazteko gauza (14); ikusteko gauza (14); inguruan gauza (10); inguruko gauza (16); iraganeko gauza (17); iraganeko gauza baten (12); irakurtzeko gauza (12); irudikatzen dugun gauza (11); izan gauza (14); izatea gauza (25); jainkoak gauza (10); jarraitzeko gauza (10); jokatzeko gauza (9); kanpoko gauza (12); lau gauza (16); lehen gauza (85); lehenbiziko gauza (30); lehendabiziko gauza (21); lehenengo gauza (72); litekeen gauza (14); litzateke gauza (13); luke gauza (10); maitaturiko gauza (9); makina bat gauza (14); mila gauza (43); moduko gauza (11); mugitzeko gauza (12); mundu honetako gauza (10); munduko gauza (42); nahiko gauza (9); nahiz eta gauza (16); naiz gauza (47); nik ere gauza (20); nik gauza (43); nik gauza bat (9); nik gauza bera (9); ninduen gauza (10); nintzen gauza (34); nion gauza (12); nire gauza (18); nire gauza guztiak (9); niri gauza (11); nituen gauza (19); nola gauza (17); non gauza (14); nuen gauza (47); nuen gauza bakarra (13); ondo gauza (9); orain gauza (28)

oraindik gauza (21); oraindik gauza asko (11); orduan gauza (28); oro harrezko gauza (14); oso gauza (201); oso gauza bitxia (18); oso gauza ederra (9); oso gauza zaila (9); pare bat gauza (11); pentsatzeko gauza (11); pentsatzen duen gauza (13); presenteko gauza (13); proposizioa gauza (10); sentitzeko gauza (9); txantxetako gauza (10); ulertzeko gauza (34); ulertzeko gauza denak (14); ulertzeko gauza ez (9); uste dut gauza (11); zaidan gauza (17); zaigun gauza (9); zaio gauza (11); zaion gauza (18); zait gauza (10); zara gauza (12); zarete gauza (9); ze gauza (18); zegoen gauza (24); zein gauza (31); zeinen gauza (11); zekien gauza (17); zela gauza (27); zen gauza (215); zen gauza bakarra (11); zen gauza bera (23); zen gauza izan (25); zenbait gauza (161); zenbat eta gauza (10); zenbat gauza (62); zer gauza (51); zer gauza ederra (9); zeren gauza (15); zeren gauza bat (11); zernahi gauza (31); zeuden gauza (12); zezakeen gauza (15); zidan gauza (23); zien gauza (10); zion gauza (32); zion gauza bakarra (10); zirela gauza (9); ziren gauza (71); zitekeen gauza (13); zituen gauza (57); zituen gauza guztiak (14); zituzten gauza (14); zitzaidan gauza (10); zitzaion gauza (21); zuen gauza (151); zuen gauza bakarra (34); zuen gauza bera (26); zuen gauza handirik (13); zuen lehen gauza (10); zuen lehenengo gauza (11); zure gauza (11); zuten gauza (56); zuten gauza bera (9)

beste gauzarik (26); bizitzako gauzarik (12); da gauzarik (16); daitekeen gauzarik (18); den gauzarik (18); dudan gauzarik (12); duen gauzarik (20); edozein gauzari (11); edozein gauzatan (9); eta gauzarik (17); gauzari buruz (16); gauzarik arruntena (10); gauzarik bitxiena (10); gauzarik ederrena (29); gauzarik errazena (10); gauzarik ez (26); gauzarik garrantzitsuena (30); gauzarik naturalena (14); gauzarik normalena (14); gauzarik okerrena (13); gauzarik onena (60); gauzarik onenak (13); gauzarik txarrena (14); gauzarik zailena (13); hainbat gauzatan (14); horrelako gauzarik (27); munduko gauzarik (73); munduko gauzarik naturalena (10); munduko gauzarik normalena (9); zenbait gauzatan (18); zuen gauzarik (13)

arabera gauzen (13); berbaitango gauzen (21); beste gauzen (20); beste gauzen artean (9); da gauzen (21); dauden gauzen (17); diren gauzen (60); dituen gauzen (18); ditugun gauzen (12); duten gauzen (18); edo gauzen (17); esandako gauzen (10); eta gauzen (73); ez gauzen (9); gauzen ahalgarritasunaren (11); gauzen artean (62); gauzen arteko (21); gauzen berezko (10); gauzen berri (17); gauzen bila (10); gauzen egoera (11); gauzen eta (22); gauzen ezagutza (14); gauzen gainean (14); gauzen irudiak (10); gauzen izaera (33); gauzen izaeran (13); gauzen izaerari (9); gauzen lehenkiak (16); gauzen ordena (12); harrezko gauzen (15); kanpoko gauzen (18); munduko gauzen (14); oro harrezko gauzen (15); ziren gauzen (12)

beste gauzetan (10); diren gauzetan (21); diren gauzez (10); gauzetako bat (30); gauzetan eta (9); gauzetan ez (11); gauzez eta (10); gauzez hitz (25); gauzez hitz egiten (10); halako gauzetan (10)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus