Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hontza gautarrak eta mozolo isilak. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.
Igelak, apoak, zingiretako kantari gautar horiek guztiak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 93. orr.
Hasieran beldur zen bisitari gautarrak ez ote zion kalte egingo. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 23. orr.
Bilkuratik etxerako ibilaldi gautarrean. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 106. orr.
Joan-etorri gautiar zaratatsuei. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 190. orr.
Hautsezko mugurdi-argia hiri zuri gautiarrean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 274. orr.
Katuen begirada elektriko gautar hori galtzen ari da. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 37. orr.
Ene esku ukaldi gautarra ez zitzaiokeen aski: egiazko arta sail baten premia zeukan. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 206. orr.
Ilargi gautarra? Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 246. orr.
Oreina, esate baterako, Europako leku gehienetan gautar bilakatu da. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 188. orr.
Atlantic City-ko hiribide nagusian zehar zihoan, argiz eta gautiar bizitzaz pil-pil. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 135. orr.
Gautarra zen ohituraz, eta dantzarako zaletasuna eta haurrak lapurtzeko jaidura zuen. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 193. orr.
Oso disko gautiarra da, gauaren erritmoa, xuxurla gordetzen ditu. Berria - Kultura 2004-12-01
Loa eta gaua, bistan da, batera datozela, eta ageri denez, Txomin ere gautar izaki. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 48. orr.
Orain, bertze gautiar bat ari zen, gizaseme bat, leku berean ate joka. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 20. orr.