Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ipuin gatz-gabeak direla. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 146. orr.
Herri-ipuin gatz gabeak baztertu, bada, eta, ordainetan, fabula sasi klasiko bat kontatzen jartzen du bere seme Txomintxo. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 146. orr.
Akaso horregatik gogoratzen dut hain ondo igelaren kontu gatzgabe hura ipuin harrigarri bat bailitzan. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 84. orr.
Han deskribatzen diren pertsonaia eta egoera azalean gatzgabeei. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 152. orr.
Ez zitzaion batere gozoa gertatuko nirekikoak eta aitarekikoak egin beharra, baina erreakzio bortitzak eta behazuna lekuz kanpo zeuden haren portaeran, askotan gatzgabea zela emateraino. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 59. orr.
Artiko aldean dagoen Itsas Jelatuan, ibaietako ur gatzbakorik ezean, itsas hartako azpiko ur gatzduna igoko litzateke ur gainera. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 286. orr.
Une hartan berriro ere mintzatu zen bere ohiko hizketa molde gatzgabekoan: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 315. orr.