Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Autoak-eta gasolinaz hornitzeko. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 33. orr.
Gasolina petroliotik ateratzen da. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 227. orr.
Gasolina hartu eta beste auto baten bolantean, beste emakume baten ondoan eseri ninduan behin. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 166. orr.
Lehenbizi jan eta gero gasolina hartu. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 184. orr.
Bazkaltzeko gelditu naizenean gasolina jartzea ahaztu zait. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 111. orr.
Bilbotik Donostiarako errepidea igarotzeko baimena, zigilu guztiekin; kamioia neurekin eramatekoa, eta tankea gasolinaz betetzeko txartel batzuk. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 33. orr.
Paperak eta gasolina eskuratu behar genituela aurrena. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 23. orr.
95 oktanoko gasolina. Berria - Ekonomia 2006-04-16
Urtebetean, %14,5 garestitu da gasolina eta %10,7 gasolioa. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 100. orr.
Gasolina agortu arte. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 95. orr.
-Etxetik gutunik ailegatu zaizu gaur? -galdetu zuen, gasolinaren adierazlea seinalatuz, deposituaren hiru laurden markatzen baitzuen. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 20. orr.
Gasolinaren prezioak gora egin duen arren, salmentek bere hartan jarraitzen dute. Berria - Ekonomia 2004-08-08
Gasolinaz urri nabilela dioen argixkaren antzera. Pako Aristi «Note book», 2005 - 45. orr.
Hegazkinen kontrako kanoi bat ere (Vofors markakoa) erre genuen garai hartan gasolinarekin su emanda. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 52. orr.
Gasolina erreak, trafikoak eta hautsez beteriko kaleek isuritako usainarekin nahasita. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 270. orr.
Hautsa eta gasolina errea nahasirik zituen bafada bat bota zion taxiak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 319. orr.
10.000 litro gasolina isuri dituzte Donibane Lohizunen. Berria - Euskal Herria 2004-01-15
Alde batera utziko dut, hortaz, Tomek bidearen beste aldean zegoen gasolindegitik latontzi bete gasolina oktano-zenbaki handiko nekez ekarri zuelako kontua. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 188. orr.
Gasolina-tankea hutsik zegoen ia. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 184. orr.
Gasolina galoia 1,42 dolarreraino jaitsi zen. Berria - Ekonomia 2004-05-22
Urte hasieran baino 0,13 euro gehiago ordaindu behar da berunik gabeko gasolioa litroko. Berria - Ekonomia 2004-11-02
Giltzapean zeudela zigiluak eta gasolina-txartelak. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 35. orr.
Gasolina isurgailu baten parean gelditzen naiz. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 111. orr.
Itziarko gasolina zerbitzugunearen inguruan. Berria - Ekonomia 2006-01-10
Auto bat errausteko erabili beharreko gasolina dosi doiaz. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 93. orr.
Gasolina biltegiak 2,4 milioi upeletan hazi ziren. Berria - Ekonomia 2004-08-05
Entzun dut hemen ere [...] gasolina-ekoizpenean dihardutela, baina petroliotik izan beharrean ikatzetik eskuratzea ahalbidetzen duen aurkikuntza batekin. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 150. orr.
Automobil baten tankeko erregaia karburagailuan prozesatu behar da; gasolina-lurrun eta aire nahasketa gisa irteten da karburagailutik. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 208. orr.
Alga-, gasolina-, molusku- eta ezin bereizizko usteldura-usain nahasia zeriela. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 49. orr.
Arrastiri hartako gasolina-usainari eta taxi-hotsari gaina hartuta. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 381. orr.
Gasolina-bafadak, motoreen zalaparta. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 501. orr.
Hainbat lekukok gizon bat ikusi zuten etxebizitan sartzen gasolina ontzi batekin. Berria - Euskal Herria 2004-03-09
Dena dela, gasolindegi batean gelditu zen, gasolinontzia betetzera. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 211. orr.
Ontzia berriztatu dute [...] eta, garrantzizkoa dena, lanon ostean gasolina-ontziak goi-goiraino bete dizkiote. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 156. orr.
Gasolina-tankea hutsik zegoen ia. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 184. orr.
Azukrea gasolina-tankean eta erregai-hodietan, dio. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 220. orr.
Gordetegi bat izaten du, gasolina-tankeari konektatua, eta, beste muturrean, metalezko disko malgu bat, atzera eta aurrera mugitzen dena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 176. orr.
Bi hodiek, gasolina-tankekoak nahiz karburagailukoak, balbulak dauzkate, erregaia okerreko aldera joan ez dadin. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 176. orr.
Etxaldeak, gasolina zerbitzugune galdu bat. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 34. orr.
Usurbilen, Irunen NI errepidean eta Altsasuko hiru gasolina zerbitzugunetan. Berria - Ekonomia 2004-10-12
Taxilariak: erregaiaren gaineko zergak jaisteko edota gasolina zerbitzugune profesionalak sortzeko eskatu diete administrazioei. Berria - Ekonomia 2004-08-22
Gasolina zerbitzuguneetako lan itunaren negoziazioa eten egin da Bizkaian. Berria - Ekonomia 2004-02-04
Eroskik hipermerkatua eta gasolina zerbitzugunea kudeatzen jarraituko du. Berria - Ekonomia 2004-02-22
· Atzerako ispiluari begiratu eta txikitzen ikusten dut idazkuna, errepidearen lerro horia eta gasolina gune txikia. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 108. orr.
bat gasolina (4); berunik gabeko gasolina (10); bost gasolina (5); bost gasolina zerbitzugunetan (4); da gasolina (3); eta gasolina (22); eta gasolinaz (5); gabeko gasolina (10); gabeko gasolina litroak (5); gasolina bota (5); gasolina edo (3); gasolina eta (14); gasolina eta superra (3); gasolina hartu (3); gasolina hartzeko (3); gasolina isuri (3); gasolina litroak (8); gasolina tankea (3); gasolina tankean (3); gasolina tankera (3); gasolina usaina (3); gasolina zerbitzugune (8); gasolina zerbitzuguneak (4); gasolina zerbitzugunean (4); gasolina zerbitzuguneetan (3); gasolina zerbitzugunetan (6); gasolinaren eta (4); gasolinaren eta gasolioaren (3); gasolinaren prezioa (9); gasolinaz betetako (4); itziarko gasolina (3); litro gasolina (4); oktanoko gasolina (9); oktanoko gasolina eta (3); oktanoko gasolina litroak (3)