Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hargatik, Enez Eussan denetarik urrun nintzela konturatu orduko, Joanaren falta garrazki pairatu nuen. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 66. orr.
Gauaz, jateko ebaste anitz bada, nahiz-eta ohointza garrazki zigortua den. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 77. orr.
Eta erran ziguten lehen gauzetarik hau izan zen agerian otoitz egitea eta ebanjelioaz mintzatzea garrazki debekatua zela. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 94. orr.
Garrazki kritikatuz. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 90. orr.
Harrigarria da azken une hauetan berbek eskatzen didaten ardura, irudi luke ertz biziak dituztela, burdinak baino garrazkiago urra dezaketela entzulea. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 156. orr.