Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

garraiatzaile (orobat karreatzaile g.er.) 1 iz garraiatzen duen pertsona. ik garraiolari.

Garraiatzailea hintzen, eta, hiru zaldi eta kibitka kaskartxo bat erosirik [...] hor hasi hintzen merkatariak azokaz azoka eramaten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 203. orr.

Bildots bat bezain otzan segitu nion neure garraiatzaileari, kanpoko argien distira gorrian doi-doi erreparatuta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 293. orr.

• 2 izond garraiatzen duena.

Estazioaren aurreko zabalunean, bidaiari zain, dilijentzia maila iristen ez zuen “carruaje” txiki mordoska bat topatu dugu, lauzpabost; eta zaldi mordo bat ere bai, berorien garraiatzaile.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 102. orr.

Lucyk bere trasteak hartu zituen zinta garraiatzailetik eta goardia zibilaren kontrol leihatilatik pasatu zen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 259. orr.

Aireportuetako terminal, arropa zaharren kanposantu eta uhal garraiatzaileetan zehar. ik garraio 12.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 12. orr.

Uhal garraiatzaile batenaren jiteko prozesua da, funtsean, heste meharrean egiten den janari-digestioa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 210. orr.

Lakua 7rako zinta garraiatzailea hartu, eta ordu erdi geroago EJren zeru-harraskarira iritsi nintzen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 144. orr.

· Gure herriko postetxeko gutun garraiatzailea baserritar hutsa zen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 43. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus