Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

garraiatu (ETCn 8.787 agerraldi; orobat karraiatu g.er., karreatu g.er., karreiatu g.er., eta karriatu g.er.), garraia, garraiatzen 1 du ad toki batetik beste batera gauza aski handi bat edo gauza multzo bat eraman, tresna edo era bereziren batez.

Neska garraiatzen zuen anda kalera irten zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 534. orr.

Eta agentziak hobe lukeela fardelak garraiatzeko erremolke ttiki bat erantsi izan balu.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 50. orr.

Hoinbeste puska eta hoinbeste karga beste nunbaitik eta beste nolazpait ez litazkeenetz karraiatzen ahal.  Herria   2001-07-12

Eta mendi horietan barrena gurdiak etengabe doaz mazelaz mazela Tom ibaiaren haran aldera, platinoa, urrea, zilarra, kobrea eta berun urreduna garraiatuz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 302. orr.

Merkatariek ubideetan zehar salgaiak garraiatzeko erabiltzen dituzten gabarrak ziruditen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 23. orr.

Aitatxi Zozaiako dorrera garraiatu zuten, orgaz, bertze zenbait kolpaturekin batean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 49. orr.

Luis Mehainekoa gaztearen hilotza gurekin genekarren, lau mandok garraiaturiko organ.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 303. orr.

Italiano airekoak Saboya 79 motakoak ziren, 1 000 kilo bonba garraiatzeko eginak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 145. orr.

Ikatza garraiatzen zuten bi bagoiren artetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 21. orr.

Ikaztegian ez zegoen zakuak pisatzeko edo ikatza garraiatzeko deus.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 223. orr.

Ikatza hiriburura itsasoz garraia dadin nahi du.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 17. orr.

Behorrek garraiatzen zituzten fardelek estalkiak zeuzkaten.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 89. orr.

SSTAR, garraia daitekeen erreaktore nuklearra.  Berria - Gaiak   2004-09-05

Hor ere behar zuen gelditu salgai garraiatzen ari zenak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 125. orr.

Zakuak garraiatzekorik gabe, zer egin behar nuen?  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 224. orr.

· Hasiera batean Iberdrolak izan behar zuen energia hori garraiatzeaz arduratu behar zuena.  Berria - Euskal Herria   2004-08-05

· Apaizek gurdiak garraiatzen dituzte jauretxean.  Elizen arteko biblia   JrGt 1,30

Larunbata da; ez duzu zilegi ohatila garraiatzea.  Elizen arteko biblia   Jn 5,10

2 (garraiagailurik gabe)

Zamak garraiatzeko edo ganbarara igotzeko bazuen indar aski.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 88. orr.

Gelako bertze muturrera garraiatu behar izan nuen trasteria guztia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 84. orr.

Asteazkenean, nire gorputz abaildua lantokitik Josurenera garraiatu nuenean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 292. orr.

Pitin bat edana inoiz, bere burua etxera garraiatu nahi baina norabiderik aurkitu ezinik, jitoan edo nora ezean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 134. orr.

Mozoloaren aztikeria emakumeek gizonezkoak liluratzeko (oheraino garraiatzeko, alegia).  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 21. orr.

Laguna bilatu, ohe-barruraino karriatu eta harekin larrutan egin.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 22. orr.

Iturri aurrean, auskalo zenbat gorpu garraiaturiko bere esku handiekin garbitu zidan aurpegia.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 384. orr.

Maleta garraiatzen lagunduko didazu?  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 44. orr.

Eskolako umeek garraiatu zituzten adreiluak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 43. orr.

Bertze lagun batzuek zurezko taula luzeak garraiatzen zituzten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 123. orr.

Emirra denda barruan zegoen gatibuak kanpamentura garraiatu zituztenean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 259. orr.

Haien azpian, oin batzuetara baino ez, izotz puskak jaisten ziren, ibaiaren ur lasterrak garraiaturik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 441. orr.

Hodi horietako odol-emariak bero kantitate handia garraiatzen du gainaldera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 80. orr.

Beste era bateko garraio-lana ere egiten du odolak: gantza garraiatzen du gorputzaren erreserbetatik gibelera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 155. orr.

Etengabe garraiatu behar da oxigenoa gorputzeko zelula guztietara.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 157. orr.

3 irud/hed

Pentsamendua garraiatzen duen mintzaira.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 99. orr.

Euskal sistemak kolera eta herra hori garraiatzen du, literaturaren, eskolaren [...] eta oro har, kulturaren bidez (jo ta ke irabazi arte).  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 91. orr.

Eta zahar jendea beren penak garraiatu ezinik itsasoari begiratuz iragana berritzera.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 45. orr.

Psikiatra ospetsu bati entzuna zion, egun batzuk lehenago, besteen atsekabeek lagundu egiten diotela norberari bereak garraiatzen.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 61. orr.

Urte horretan itsasopeko telefono haria aldi bereko 138 elkarrizketa "garraiatzeko" gai zen.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 79. orr.

Informazioa garraiatzeko zuntz optikoaren ahalmena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 159. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat garraiatu (3); batera garraiatu (3); garraiatu ahal (5); garraiatu behar (19); garraiatu behar izan (4); garraiatu beharko (3); garraiatu eta (11); garraiatu genituen (3); garraiatu nahi (3); garraiatu ohi (3); garraiatu zituen (3); garraiatu zituzten (3); garraiatu zuen (8); garraiatu zuten (4); garraiatuko dituen (3); garraiatzea eta (3); gehiegi garraiatu (3); salgaiak garraiatuko (3); zehar garraiatu (3)

abereak garraiatzeko (3); batetik bestera garraiatzeko (3); bestera garraiatzeko (3); eta abereak garraiatzeko (3); garraiatzeko balio (3); garraiatzeko erabiltzen (7); garraiatzeko ez (3); garraiatzeko gai (4); garraiatzeko kableak (6); garraiatzeko kableak moztu (4); garraiatzeko sistema (4); garraiatzeko sistemako (5); garraiatzeko sistemako kableak (4); gasa garraiatzeko (4); itsasoz garraiatzeko (3); merkantziak garraiatzeko (10); porlana garraiatzeko (14); porlana garraiatzeko kableak (6); porlana garraiatzeko sistema (3); porlana garraiatzeko sistemako (4); salgaiak garraiatzeko (5); ura garraiatzeko (3); urtegiko porlana garraiatzeko (4)

batera garraiatzen (3); batetik bestera garraiatzen (3); bestera garraiatzen (4); edo garraiatzen (5); erregaiak garraiatzen (3); eta garraiatzen (5); garraiatzen ari (11); garraiatzen ari zen (4); garraiatzen da (4); garraiatzen den (7); garraiatzen dira (4); garraiatzen ditu (9); garraiatzen dituen (3); garraiatzen dituzte (10); garraiatzen dituzten (9); garraiatzen du (6); garraiatzen duen (7); garraiatzen dute (8); garraiatzen duten (8); garraiatzen eta (3); garraiatzen lagunduko (3); garraiatzen nuen (3); garraiatzen zion (4); garraiatzen zituen (18); garraiatzen zituen kamioi (3); garraiatzen zituzten (12); garraiatzen zituztenean (3); garraiatzen zuen (15); garraiatzen zuten (15); kanpora garraiatzen (3); maletak garraiatzen (3); zakuak garraiatzen (3); zama garraiatzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus