Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

garbitasun 1 iz garbia denaren nolakotasuna.

Espezie osoa desagertuko balitz ere, aireak ez luke bere garbitasuna galduko, eguzkiak ere ez bere distira.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 185. orr.

Lehen aldiz etorri nintzenean lurraldearen garbitasunak eta berdetasunak harritu ninduen.  Berria - Kirola   2004-04-16

Eritegia areto luze argitsua da, garbitasun handia dago hemen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 120. orr.

Zer garbitasun atera daiteke zikinetik? zer egia gezurretik?  Elizen arteko biblia   Si 34,4

Ikastetxeotan garbitasun gehiago eskatzea da deialdiaren arrazoia.  Berria - Euskal Herria   2004-05-19

Hauteskundeen garbitasuna argitu arte Taiwanen ez dago presidenterik.  Berria - Mundua   2004-05-21

Bere ahotsa entzun nuenean benetan erakarri ninduen bere garbitasunak.  Berria - Kultura   2004-09-04

Bazituela euskalki honek [bizkaierak] bere alderdi onak: zuzentasuna eta garbitasuna.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 73. orr.

Horiei ustezko santutasun eta garbitasuna dariela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 156. orr.

Maitasun horren garbitasuna erakusteko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 318. orr.

Birjintasunaren garbitasuna hobesten dutenak, sexua amatasunarekin berdintzen dutenak, amodio bakarrarena sinesten dutenak.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 85. orr.

Inoiz galtzen bada arimako garbitasuna, erabateko garbikuntzaz berreskuratu egin beharko da.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 40. orr.

Hilabete haietantxe hasi zen argitaratzen "Arrazaren Defentsa" delakoa, eta garbitasunaz barra-barra hitz egiten zuen jendeak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 58. orr.

Kolore bakoitzari sentimendu edo kontzeptu estetikoren bat eransten diola, zuriari garbitasuna, gorriari maitasuna.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 25. orr.

Gauza santuak egiteko behar den garbitasunik ez badute ere.  Elizen arteko biblia   2 Kro 30,19

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Garbitasun usaina zegok alde guztietan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 139. orr.

Garbitasun zerbitzuko langileek hilaren 13an deitutako grebaren ondorioz.  Berria - Ekonomia   2004-01-27

Enpresak, greba amaitzean, garbitasun plan berezia jarri zuen abian, eta orain inguru batzuen desinfekzioa baino ez da falta.  Berria - Euskal Herria   2004-04-14

Hau nazka! -pentsatu zuen komisarioak, garbitasun-kontuetan oso zorrotza ez zen arren, eta nardaz begiratu zion astiro kulunkatzen zen oin biluziari-.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 174. orr.

Gorde behar den garbitasun-erritual miragarria.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 270. orr.

Maindire zuri mugagabea garbitasun belo bat iruditzen zitzaion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 377. orr.

Estatu zerbitzuetako "arraza ariarraren garbitasun" legeak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 241. orr.

· Arraza garbitasun printzipioaren espainoltasuna bereziki azpimarratzen.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 242. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Jatorrizko eta etorkiko odol garbitasunik ezean [...] dirua egin eta diruz eros zezakeela faltan zuena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 44. orr.

Beloa jantzirik hurbildu zitzaion, eta eskua luzatu ziolarik, beloaren zati batekin bildu zuen, haren erritu garbitasuna ez apurtzearren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 123. orr.

Gertatzen dena da, gauza hauetan guztietan bihotz-garbitasunez ez dutela bilatzen Jainkoa.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 57. orr.

Arima-garbitasun zentzugabe eta arriskutsu horretan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 105. orr.

4 higienea.

Dabid ere asko aldatu zen garbitasuna dela eta, batez ere higiene pertsonalarekiko.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 279. orr.

Izurriaren kontrako erremediorik onena garbitasuna dela.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 23. orr.

Gorputzeko nahiz etxeetako garbitasunari ere behar duen balioa eman zaionean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 126. orr.

1.100 milioi pertsonak ez du urik etxean, eta badira 2.400 milioi lagun, ia-ia biztanle guztien erdia, garbitasun sistemarik gabe bizi direnak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 152. orr.

Tatuajeak eta piercingak ere arriskutsuak gerta daitezkeela garbitasun eta segurtasunik gabe egiten direnean.  Berria - Euskal Herria   2004-05-19

Akusatuek, hiesa garbitasun ezaren ondorioz zabaldu zela esan zuten epaiketan.  Berria - Gaiak   2004-05-07

5 kastitatea.

Elizbarrutiko gotzainaren oniritziaz eta beraiek ere garbitasun-botoa egin ondoren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 154. orr.

Eta berehalaxe ulertarazi zitzaidan hiru eskaintza haiek obedientzia santua, pobretasun txit gorena eta garbitasun distiratsua adierazten zutela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1088. orr.

6 argitasuna, informazioa.

Garbitasun bat nahiz, lehen mezu bat igorri zion Josepek.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 166. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus