Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

garbigune 1 iz gune garbia.

Eseri ziren garbigune batean, eta patriketan zuten ogia eta salamia jaten hasi ziren.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 44. orr.

Neskak zeraman ilentia eguzki bilakatu zela, eta mutila gau, eta bere aurpegi beltzaren garbigune apur haietatik sortu zela ilargiaren distira apala, zikindua bezala.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 353. orr.

2 altzari eta elektrotresna zaharrak uzteko prestaturiko gunea.

Datuen arabera, iaz birziklatzeko etxeetan bereiztu zen zabor kopuruak gorantz egin zuen, aurreko urtean baino %5,9 gehiago birziklatu zen eta: poltsa eta edukiontzitan bereiztutakoak, Garbiguneetara eramandakoak eta ontziak eta tamaina handiko zaborrak batzeko etxerik etxeko zerbitzu espezializatuen esku utzitakoak batuz gero, 2003 urtean, herrialdean, 92.751 tona hondakin birziklatzea lortu zen. Zabalgarbi errauskailua martxan ipintzea eta beste hiru Garbigune gehiago egitea baino ez da behar.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

Falta diren Garbiguneak Bakion, Ondarroan eta Arratian egingo dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus