Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
garaitzapen (15 agerraldi, 2 liburutan; ETCn 10 agerraldi) iz garaipena.
Gerrate honetan lortu dugun garaitzapenik handiena izan omen duk. Txillardegi «Putzu», 1999 - 252. orr.
Don Carlosen garaitzapena gero eta nabarmenago agertzen zen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 163. orr.
Santa Maria eliza aldera abiatu da segizioa Kale Nagusitik, han, aurreko hilabeteetan lortutako garaitzapenak eskertzekotan, Te Deum ospetsu bat burutuko zelarik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 283. orr.
Bi garaitzapen-arku eraiki omen zituzten beltzek. Txillardegi «Putzu», 1999 - 283. orr.