Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lehia agerian garaitu ditut arerio nituenak. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 227. orr.
Agirre’tar Nikola garaitzeko modu bakarra absolbitzea zela. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 279. orr.
Materia garaitzea hura ulertzea dela. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 65. orr.
Basahuntzak bere erasotzaileak garaitu dituela ikustean. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 65. orr.
Garaitua izan nintzen, osoki garaitua. Prévan geldiarazteko edo neure burua defendatzeko hitzik erran ahal izan baino lehen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 278. orr.
· Haien buru egiten zuena Bizargorri ospetsua zen, gizon erraldoi eta odol gaiztokoa bera, sekula garaitu gabea. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 86. orr.
Josuek amalektarrak garaitu zituen eta ezpataz garbitu.Baina, aleman armadak frantses armada berehala gainditzen du, garaitzen du. Elizen arteko biblia Ir 17,13
Borroka ezin neketsuago batzuen ondorez garaitu zituztela holandarrak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 524. orr.
Funtsean, erromatarrek errazki garaitu omen zituzten galiarrak. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 26. orr.
Austrasiak bi aldiz garaitu zituen Neustria eta Borgonia. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 316. orr.
Italiako hiriak garaitu ondoren. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 82. orr.
Irakeko erresistentzia garaitzeko gutxienez 10 urte beharko dituzte. Berria - Mundua 2004-08-24
Iragan sasoian Real Madril liderra zen bere etxean 0-3 garaitu genuenean. Berria - Kirola 2004-10-22
Briveko taldeak, Lehen Mailako Auxerre taldea garaitu zuen, eta Frantziako Kopako final-laurdenera sailkatu. Berria - Kirola 2004-02-11
Erlojupekoan ere espezialistak direnak bakarrik garaitu zuten Mentxov, Bobby Julichek eta Tyler Hamiltonek. Berria - Kirola 2004-04-11
Bidasoak defentsan garaitu du Granollers. Berria - Kirola 2004-09-26
Petacchi garaitzen saiatuko da Cipollini, baina bi horiek garaitzen saiatuko direnak ere ez dira hankamotzak. Berria - Kirola 2004-03-10
83-80 garaitu zuen Minnesotak Sacramento lehia erabakigarrian. Berria - Kirola 2004-05-21
Kubako pilotariak aise garaitu zuen finalean Frantziako ordezkari Mark Berasategi (40-25). Berria - Kirola 2004-09-14
Neskato gazteen lehen taldeak lorioski bururatu du bere sasoina Bordele aldeko talde gotor bat garraituz. Herria 2001-05-17
«Eskuina garaitu» nahi duela esan du Carlos Chivite PSNko buruak. herria¬
Berlini begira da CDU, Hanburgon sozialdemokratak garaitu ondoren. Berria - Mundua 2004-03-02
Jendeari erakutsi diogu Bush presidentea garaitzeko dugun erabakitasuna. Berria - Mundua 2004-01-29
Joseph Lieberman senataria ez da aurkeztu Iowan, garaitzeko aukerarik ez duelako. Berria - Mundua 2004-01-18
Iazko uztailaren 6ko erreferendumean ezetzak garaitu ondoren. Berria - Mundua 2004-04-23
Minixtro batzu lehen bozaldian berean garraituak izanak ziren. Herria 2001-03-22
Eta hala garaitu zitian aitak trabak eta behaztopak, legeari zetxezkionak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 24. orr.
Nola irabazi nuen Tourra minbizia garaitu ondoren. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 55. orr.
Noiz eta baitzirudien ezen ausartziaren zaldiak beldurrarena garaitu zuela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 58. orr.
Izpirituak, haatik, ez dira armaz garaitzen. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 515. orr.
Ez baitzuen bere jakinmina garaitzeko indarrik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 84. orr.
Tentaldiarekin batera indarra ere emango dizue, tentaldia garaitu ahal izateko. Elizen arteko biblia 1 Ko 10,13
Anitz emakume dituzu seduzitu, baita galdu ere: baina zer zailtasun garaitu behar izan dituzu? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 247. orr.
Tourvel andreak ezingo du amodioaren indarra garaitu, erlijioak ematen dion segurantzari oso atxikia egon arren. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 17. orr.
Amultsua izan da bien arteko begirada, bizitzak elkarri emandako jipoiak ezagun dituzten eta haiek garaitu izanaren merituak elkarri onartzen dizkioten konplize zaharrena. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 215. orr.
Gizaki librearen bertutea, arriskuak garaitzean bezain handi agertzen da arriskuak saihestean. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 503. orr.
· Ez zuen loak garaitu. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 198. orr.
Sekula ez du ohiturak natura garaituko, guk ordea gogoa kutsatu dugu, uste makurrez eta aztura gaitzez. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 286. orr.
Maitasunak eta Bihotz zabaltasunak behar dutela Herra garaitu, eta ez beste Herra mota batez hura ordaindu. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 549. orr.
Eritasunak garaitua sentitzen zen eta aldarte gaixtoak bentzutua. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 598. orr.
Anaia nagusiei garaitzen zaien seme gaztearena. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 101. orr.
Primu-eskubidea ezarri zen, eta lege feudalaren arrazoia lege politiko edo zibilari garaitu zitzaion. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 346. orr.
“Baietz esango nuke!” erantzun zuen jeneral garaituak. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 210. orr.
Ateetako arkuez harunztik polizia eta soldadu garaituen itzalak ikusten ziren. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 140. orr.
Garaileek gauza handi hauexek uzten dizkiete herri garaituei: bizia, libertatea, legeak, ondasunak, eta erlijioa beti, norbera itsutzen ez denean. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 126. orr.
Bere DC-3a hartu, eta hainbat aldiz zeharkatu zuen Berlin suntsitu, garaitu, gosetuaren zerua. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 72. orr.
Geroago azalduko zaie Frantzia garaituaren aurpegia, isil orduetan. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 111. orr.
Garaituei barkatu eta harroak menderatu. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 347. orr.
Behekoak goikoen mende erortzen direnean, garaileak garaituen apaingarriez janzten direnean, orduan konplitzen da gauza iragankorren ordena. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 365. orr.
Ez dira garaile oihuak, ez eta garaituenak; festa-kantak dira nik entzuten ditudanak. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 190. orr.
Izan ere, irabazlearen garaipena ezin oso-osoa izan garaituak plaza agerian makurrarazi gabe. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 310. orr.
Herri batua, ezin garaitua! Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 138. orr.
Ezin garaitua da Eskualduna. Txillardegi «Putzu», 1999 - 362. orr.
Ezin garaituzkoa nintzelako omena neureganatzea izan zen nire lehen ardura. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 256. orr.
Men egina naukan ezin garaituzko ahal hori. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 264. orr.
Indibidualismo ezin garaituzko bat. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 38. orr.
Denen artean kasik garaitu ezina egiten dute lurraldea. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 49. orr.
Garaitu ezin itxura zeukan gizon puskak mundu hau utzi behar zuen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 97. orr.
Gorpuzkeran belaunaldi baten garaitu ezintasuna oraino. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 101. orr.
aise garaitu (12); aise garaitu du (3); aldiz garaitu (3); amalektarrak garaitu (3); batez garaitu (3); batez garaitu du (3); edomdarrak garaitu (3); ere garaitu (5); erregeak garaitu (4); eta garaitu (30); eta garaitu egin (10); eta garaitu nahi (3); garaitu ahal (5); garaitu ahal izateko (3); garaitu arte (4); garaitu baitituzte (5); garaitu behar (7); garaitu beharreko (4); garaitu dituzte (30); garaitu dituztela (4); garaitu du (27); garaitu duela (6); garaitu duen (7); garaitu dut (3); garaitu dute (9); garaitu egin (31); garaitu egin zituen (6); garaitu egin zituzten (4); garaitu egin zuen (5); garaitu egin zuten (5); garaitu egingo (8); garaitu eta (24); garaitu ezin (3); garaitu ezinik (3); garaitu genuen (3); garaitu nahi (11); garaitu nahi duela (3); garaitu ondoan (5); garaitu ondoren (12); garaitu ostean (9); garaitu zituen (12); garaitu zituztela (5); garaitu zituzten (16); garaitu zuela (4); garaitu zuen (26); garaitu zuten (6); guztiak garaitu (3); israeldarrek garaitu (3); mundua garaitu (3); nola garaitu (4); taldea garaitu (3); terrorismoa garaitu (3); xapeldunak garaitu (3)
da garaitua (4); eta garaitua (6); eta garaituak (6); eta garaituen (5); eta garaiturik (17); eta garaiturik gabeko (10); ezin garaitua (3); ezin garaituak (3); ezin garaituzko (4); garaile eta garaituen (3); garaile eta garaiturik (12); garaileak eta garaituak (3); garailerik eta garaiturik (3); garaitua bazen (3); garaitua eta (4); garaitua izan (8); garaitua izatea (3); garaitua zen (3); garaituak eta (5); garaituak izan (10); garaituak izan ziren (3); garaituak izango (4); garaituak zituzten (3); garaituko ez (3); garaiturik gabeko (10); garaiturik gabeko bake (4); garaituz gero (7); guztiak garaituko (3); herri garaituaren (3)
edozein garaitzeko (3); eta garaitzea (4); eta garaitzeko (7); eta garaitzen (6); garaitzea da (4); garaitzea eta (3); garaitzea lortu (5); garaitzeko aukera (5); garaitzeko gai (3); garaitzen ditu (6); garaitzen du (3); haiek garaitzea (3); hura garaitzeko (3); santuak garaitzen (6); santuak garaitzen ditu (5); terrorismoa garaitzeko (4)