Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

garagardo (976 agerraldi, 134 liburu eta 56 artikulutan; ETCn 9.224 agerraldi; orobat garagarno g.er.) 1 iz edari alkoholduna, garagar ale hozituz egina eta otsaihenez urrineztatua. ik zerbeza.

Garagardo bat hartu zuten elkarrekin.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 90. orr.

Hozkailutik garagardoa atera eta irekitzeaz batera zabaldu zen lupuluaren garraztasuna.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 128. orr.

Garagardoa debalde da gaur.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 209. orr.

Whiski gehiago zerbitzatu eta garagardo bat ireki zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 20. orr.

Pragako garagardoa hesteetan gainezka zebilkionean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 256. orr.

Iep xoil batekin agurtu du eta besoarekin garagarno presioaren keinua eginez ulertarazi dio zer nahi duen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 56. orr.

Pare bat pub kurritu zituzten zerbeza guiness beltz batzuk hartuz, baina berehalaxe aldatu zuten garagardoz.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 176. orr.

Edateko, berriz, garagardoa limoi freskagarriarekin.  Berria - Kirola   2004-06-16

Garagardoa edan eta hanburgerra jan, hantxe ni, gizonen artean gizon, hanburgerra ziape askorekin, gosetua bainintzen bakarrik gelditu bezain laster.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 94. orr.

Llumek soinak altxatzen ditu garagardoari azkeneko zurrutada eman bitartean.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 142. orr.

Ilar guztiak jan zituenean, garagardoa hurrupatu eta Corleyren abenturan pentsatzen egon zen tarte batean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 83. orr.

Joan eta Llum tabernako barran daude, garagardo bana eskuan.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 117. orr.

-Mariette, txikitxo, garagardoa aparrik gabe eta plater bat txukrut.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 91. orr.

Jaiki orduko, garagardotik ari omen zen...  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 95. orr.

Gustatzen zitzaidan garagardoaren zaporea, apar zuri bizia, sakontasun latoi-kolorea.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 186. orr.

Badirudi eguratsa bera ere garagardoz eta speedez belarrietaraino bete dela.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 10. orr.

2 (neurria adieraziz)

Han gelditzen zen gauerdira arte, besteei aditzen, lau orduan pitxer garagardo bakarra hustuz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 160. orr.

Begirada pitxer garagardoaren urrezko erraietan galduta.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 123. orr.

Gusek bere edontzi garagardoa irentsi eta eskua, ahoa garbitzeko erabili aurretik, bekokiraino jaso zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 76. orr.

-Aterako al didazu edontzi bat garagardo, mesedez?  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 209. orr.

Tabernariak baso bat garagardo zerbitzatu zuen, edan, eta beste bat atera zuen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 211. orr.

Baso bat garagardoren truke.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 130. orr.

Eskuan katxi bete garagardo zuela.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 137. orr.

Begirada pitxer garagardoaren urrezko erraietan galduta.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 123. orr.

Litro erdi garagardo edaten zuen gosaldu aurretik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 215. orr.

Aldean zeramatzan lau litro garagardo eta speed dosia.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 161. orr.

3 botila edo edalontzi bat garagardo.

Garagardo bana eskatzen dute eta zerbitzariak edaria ekarri bitartean elkar besarkatu eta barre egiten dute.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 42. orr.

Plazako ostatuan, garagardo bat bi hurrupaz edan nuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 85. orr.

Dagoeneko gonbidatu gaitik bi garagardotara.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 192. orr.

Jerryk garagardoa bukatu eta potoa zanpatu zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 71. orr.

Kamareroak bandexa bete garagardo zekarren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 310. orr.

“Doala halaber lau haizetara” tixirtean idatzia zeraman bati garagardo erraldoia manatu nion.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 30. orr.

4 (izenondoekin)

Garagardo garratz bat edan nuen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 186. orr.

Aitonak garagardo fuertea edan zuen, eta nik limonada.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 48. orr.

Gastonek bere garagardo epelaren hondar geza amaitu zuen.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 59. orr.

Erromes ameslari batek, beroa oraino tzar dagoela, garagardo fresko bati ekinen dio.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 159. orr.

Taberna-mutilak baso bat garagardo beltz ekarri zion.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 129. orr.

-Ekarri plater bat ilar -esan zuen-, eta botila bat garagardo gorri.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 83. orr.

Botila bat garagardo hori eta erretilu txiki bat bete arrowroot galleta.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 157. orr.

Arrautza eta berrozko otartekoak eta garagardo epela eskaini zizkioten mutilari.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 203. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Miazkatu nuen neure ezpainetako garagardo-aparra.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 94. orr.

Sotoan bildutako botila-kutxak eta garagardo-upelak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 16. orr.

Garagardo latak eta hautsontziak lurrera erori ziren.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 22. orr.

Ardo gozoa etxean egina garagardo botila zahar batean sarturik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 128. orr.

Eskuetan garagardo botiletan egindako molotof koktelak zeramatzaten.  Berria - Euskal Herria   2004-05-30

Garagardo bidoi huts batzuen gainean jesarri ziren biak.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 137. orr.

Garagardo pitxer batzuk zeuzkaten han-hemen, tabako paketeak, eta erretzeko papera nonahi.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 122. orr.

Garagardo edontziari heltzeko modu mehatxuzkoa.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 186. orr.

Eloyk garagardo trago luzez xamurtu zuen eztarriaren lehorra.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 104. orr.

Gogoko zuen han garagardo-tragotxoak jotzea eta bolo-jokoan ibiltzea.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 71. orr.

Garagardo kaxa huts baten gainean eseri zen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 181. orr.

Lanpostu on bat izandakoa zen, garagardo fabrika bateko bulegoan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 126. orr.

Garagardo ponparen heldulekuari tiratu zion.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 209. orr.

Brooklyn Brewery garagardo enpresak babesturiko zirko underground batean lanean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 148. orr.

Garagardo-lantegi bat egon behar din inguruan, kale guztian zegon-eta malta-kirats desatsegina.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 94. orr.

Giputz kalamidade hau beti dabil finantza-brokerrarena egiten eta nik dakidala garagardo-banatzailea baino ez da.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 65. orr.

30 garagardo mota desberdin jastatzeko parada ukan dute azoka hortara hurbildu diren guziek.  Herria   2003-09-25

Garagardo Festa iragan da joan den asteburu guzian, Tolosan.  Herria   2003-09-25

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ekarri honentzat olo-garagardoa eta arrautza pastela.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 175. orr.

Hiru Erratzak ostatura gurin-garagardo bero ketsua hartzera. Triniti Colege Oxfordekoan huntz-garagardoa egiten omen dute.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 130. orr.

Urki-ardoa eta urki-garagardoa prestatzen dituzte.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 497. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baso bat garagardo (8); bat garagardo (26); batean garagardo (5); bere garagardo (6); bertze garagardo (5); bertze garagardo bat (3); beste bi garagardo (3); beste garagardo (23); beste garagardo bat (13); beste garagardo pare (3); bete garagardo (9); bi garagardo (13); bizpahiru garagardo (3); botila bat garagardo (5); eta beste garagardo (4); eta garagardo (44); eta garagardo bat (10); eta garagardo botila (3)

garagardo bana (14); garagardo basoa (3); garagardo bat (84); garagardo bat atera (5); garagardo bat edaten (4); garagardo bat edatera (3); garagardo bat eskatu (10); garagardo bat hartu (3); garagardo bat hartzeko (4); garagardo bat hartzen (3); garagardo bat hartzera (5); garagardo baten (3); garagardo batzuk (13); garagardo beltz (10); garagardo bi (4); garagardo botila (31); garagardo botila bat (5); garagardo botila batzuk (4); garagardo botilak (4); garagardo botilari (4); garagardo edan (3); garagardo edaten (3); garagardo eta (14); garagardo fresko (4); garagardo gehiago (7); garagardo hartu (3); garagardo hori (3); garagardo joan (3); garagardo joan ziren (3); garagardo lata (12); garagardo lata bat (3); garagardo latak (7); garagardo pare (7); garagardo pare bat (6); garagardo pitxer (3); garagardo pitxerra (3); garagardo poteak (3); garagardo trago (4); garagardo trago luze (3); garagardo upel (3)

gurin garagardo (7); hiru garagardo (4); hozkailutik garagardo (4); lau garagardo (6); lehen garagardo (3); pitxer bat garagardo (3); zuen garagardo (6)

bere garagardoa (6); du garagardoa (3); edo garagardoa (3); ere garagardoa (3); eta garagardoa (27); eta garagardoa ere (4); garagardoa amaitu (3); garagardoa atera (5); garagardoa bukatu (4); garagardoa edan (11); garagardoa edatea (3); garagardoa edaten (21); garagardoa edaten eta (4); garagardoa edo (5); garagardoa ekarri (5); garagardoa ekartzen (3); garagardoa ere (6); garagardoa eskatu (4); garagardoa eta (14); garagardoa ez (3); garagardoa ona (3); gurin garagardoa (6); hango garagardoa (3); nire garagardoa (4); zuen garagardoa (4)

eta garagardoak (6); eta garagardoaren (3); eta garagardoz (3); garagardoak edaten (6); garagardoak eta (4); garagardoak gure (3); garagardoak gure aurrean (3); garagardoari tragoxka (3); garagardoren bat (3); garagardorik ez (6); zion garagardoari (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus