Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gamelu (orobat ganbelu g.er. eta kamelu g.er.) 1 iz basamortuko abere konkorduna (Camelus bactrianus).

Hirira iritsi zenean, haren ateetan gelditu eta gameluak ur-putzu baten ondoan etzanarazi zituen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 64. orr.

Gamelu gainean zegoen eseria.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 89. orr.

Jaiki ziren Rebeka eta haren mirabeak, gameluetara igo ziren eta morroiari jarraitu zioten.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 68. orr.

Jaiki zen, bada, Jakob, eta gamelu gainera igoarazi zituen seme-alabak eta emazteak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 87. orr.

Gamelu baten urrats orekatuan kulunkatua, beste erritmo batean murgildu zen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 220. orr.

Harea finegia baldin bazen gameluen apoetarako.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 107. orr.

Hartu liburuak eta gameluaren bizkarrean esekitako zakuetan gorde zituen.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 118. orr.

Harribitxiz zamaturiko gameluak.  Elizen arteko biblia   1 Erg 10,2

Gameluren baten irrintzia entzute hutsak [...] izutu egiten baitzituen denak.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 120. orr.

Gamelu baktrinoak bi konkor dituzten gameluak dira.  Berria - Gaiak   2004-01-28

Hogeita hamar gamelu esnedun beren umeekin. ik gamelukume.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 91. orr.

Baina Rakelek orduko jainko-kuttunak hartu eta gameluaren txalman ezkutatuak zituen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 88. orr.

Gameluarentzako bazka, ur-putzua edo datil-palmondoak zeuden inguruneetan.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 101. orr.

Zaldia edo behia baino, gamelua haztea askoz merkeago omen da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 169. orr.

Basabere exotikoekin: zimino, lehoin, kamelu, ostruka eta bertze.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 193. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gamelu-taldeen arduraduna Obil, israeldarra.  Elizen arteko biblia   1 Kro 27,30

Buruko oihala jantzi zuen, eta gamelu-ilez eginiko uztai batekin tinkatu zuen.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 89. orr.

Joanek gamelu-ilezko jantzia zuen soineko eta larruzko uhala gerriko.  Elizen arteko biblia   Mk 1,6

Gamelu zurdez ehunduriko jaka eta zamarra.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 306. orr.

Tipoak gamelu-larruzko beroki bat zeraman jantzirik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 251. orr.

Gamelu esnez egindako edari bat.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 350. orr.

3 droga-trafikatzaile txikia.

Eguneko trafiko istripuen laburpenaren eta poliziak hiriko Alde Zaharreko gamelu tikien kontra egindako azken sarekadaren kronikaren artean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 39. orr.

Zenbat gamelu ez ote ziren sarean erori, Montrolek burubide gaiztoa hartu zuelako?  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 176. orr.

4 ganbelua.

Liskar bat izan nian dendako nagusiarekin, gamelu zahar hori...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 63. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus