Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

galtzaile (orobat galtzale) izond 1 galtzen duena.

Pertsona inozoa, suerte txarra izaten duena, galtzailea, ergela.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 224. orr.

Gogorregia gertatzen zait irudi hori, boxeolari galtzailearena: bere gorputz sendo eta gihartsuak trapuzkoa dirudiela, konorterik gabe jada, [...].  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 392. orr.

Borrokek luze irauten zuten sarritan [...] eta askotan hilda bukatzen zuen zakur galtzaileak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 154. orr.

Ekialdeko inperio galtzaileen eremuetan.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 73. orr.

Liburuan gizakiaren alde galtzailea agertzen da.  Berria - Kultura   2004-01-08

2 (hitz elkartuetan)

Antzezlan batetik ihes egindako aktore bat omen zirudien, beste garai edo lekuren batekoa, galtzaile paperean ia beti.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 145. orr.

Anker portatu izan da beti galtzaile jendearekin.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 179. orr.

Virgil bera ere etsiz zihoan eta galtzaile-egoeran hondoratuz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 154. orr.

3 (izen gisa)

Garailearen bozkarioa dela galtzailearen pena eta nigarra.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 212. orr.

Garaipena hilotz eta samin pilaketaren sinonimo baizik ez denean, hobe galtzaileen arteko izatea, garaileen arteko baino.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 53. orr.

Galtzaile baten historia.  Berria - Kultura   2004-02-03

Galtzaile duinen taldera.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 414. orr.

Ni baino helduago batekin ikusi zutela goizeko ordu txikietan hiriburuan galtzaile sentimental eta gautxorientzat dauden ibiltokietan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 58. orr.

4 (izan aditzarekin)

Galtzailea ez da nahitaez koldarra; alderantziz, adoretsua izan daiteke oso.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 414. orr.

Andres Untzain 36ko gerratean galtzaile izan zirenetakoa zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 10. orr.

Zeren garaile izan nahi bainuen nik ere, ez galtzaile!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 46. orr.

5 (predikatu gisa)

Lance Armstrong galtzaile, behingoz.  Berria - Kirola   2004-03-05

Errusiarrak galtzaile.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 247. orr.

Nahiago galtzaile bizi eta hil, zapaltzaile eta hiltzaile baino, Patri.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 42. orr.

Jokoan galtzaile atera dadin.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 175. orr.

Martxoan egindako kantonamendu hauteskundeetan ere galtzaile atera zen.  Berria - Euskal Herria   2004-11-13

Bere burua galtzaile eta deseroso senditzen duela aitortu nahi ez duen baina, irri horrekin, hala erakusten duen gizona.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 173. orr.

Koloreak galtzaile irten ziren antzina, gauzen kontra izan zuten borrokan.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 180. orr.

Estatu Batuek Bigarren Gerra irabazi zutela eta, ondorioz, Japonia eta Alemania galtzaile suertatu zirela.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 173. orr.

Munstroak hezur eta haragi egiten dira gauaren kontrako trabesean galtzaile gertatu direnen garunetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 291. orr.

6 norbait galtzen duena.

Ez da inor berarentzat soilik galtzen, besteen galbide eta galtzaile gara bidenabar.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 257. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina galtzaile (4); beti galtzaile (4); dira galtzaile (3); ere galtzaile (5); eta galtzaile (11); ez galtzaile (4); galtzaile atera (12); galtzaile atera zen (4); galtzaile aterako (7); galtzaile bakarra (3); galtzaile bat (4); galtzaile baten (4); galtzaile da (3); galtzaile eta (5); galtzaile irten (5); galtzaile izan (14); galtzaile izan zen (4); galtzaile izatea (4); galtzaile nagusia (5); galtzaile nagusiak (3); gu galtzaile (3); guztietan galtzaile (3); lehian galtzaile (3); zuen galtzaile (3)

arbola petalo galtzailea (3); bi galtzaileak (3); da galtzailea (3); eta galtzaileak (13); eta galtzaileek (6); eta galtzaileen (4); eta galtzailerik (7); eta galtzailerik gabeko (3); ez galtzailerik (3); galtzailea izan (3); galtzaileen artean (5); galtzaileen arteko (5); galtzailerik gabeko (3); galtzailetzat jo (4); galtzailetzat jotzen (3); irabazle eta galtzailerik (4); irabazlerik eta galtzailerik (3); kamelia petalo galtzailea (3); petalo galtzailea (6); zuten galtzaileek (4)

ala galtzale (3); aldiz galtzale (4); bi galtzale (6); bi galtzale hauk (3); bi galtzaleak (5); bi galtzaleek (7); bi galtzaleen (3); da galtzale (3); dira galtzaleak (6); dute galtzaleek (9); ere galtzale (6); eta galtzale (8); eta galtzaleak (12); eta galtzaleek (7); galtzale bat (4); galtzale bat behar (4); galtzale eta (5); galtzale hauk (13); galtzale izan (4); galtzalea kanpo (4); galtzaleak aintzinean (6); galtzaleak aitzinean (4); galtzaleak baina (3); galtzaleak dira (3); galtzaleak ere (9); galtzaleak eta (3); galtzaleak ziren (3); galtzaleek ere (12); galtzaleek ez (4); galtzaleen artean (3); gelditu galtzaleak (4); irabazle ala galtzale (3); irabazle eta galtzale (4); ukan dute galtzaleek (3); ziren galtzaleak (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus