Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

galsoro iz gari soroa.

Bidean barrena zihoazela, udaberriko goiz-argian, orein bat ikusi zuen urrutiko galsoro bat zeharkatzen, eta anaiari seinalatu zion, hatzaz.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 88. orr.

Hango lugorriak eta areaz urraturiko galsoroak zeharkatu behar izan zituzten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 114. orr.

Gau batez gizonari burua moztu eta gorpua galsorora jaurti zuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 109. orr.

Hartz jaio hintzen ala bazter-herri honetako bizimoduak, galsoroek eta nekazariekiko harremanek bihurtu haute hartz?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 159. orr.

Galsoro sailak jo nituen begiz, inguraezinak eta biluziak, leihatilatik barrena: inor ez zen sekula handik pasatu.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 37. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus