Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

galai 1 iz dama bati lagun egiten dion gizonezkoa.

Konturatu nintzen Anna Mari eta Lilian zirela beren galaiekin berriketan.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 97. orr.

Zinera joanen zara, arratsaldean, zure galaiarekin?  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 92. orr.

Ezkongaietan, Kernan jauna ez zitzaion galai batere txarra iruditzen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 230. orr.

Bere galaia lagun zuela.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 143. orr.

2 gizon dotore eta erakargarria.

Gizon ospetsu eta galai eder hura amaren maitalea izan zelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 243. orr.

– Eta zer moduz dabil gure galaia? –esan zuen orduan dama guztiz atseginak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 266. orr.

Galai deabru hori!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 268. orr.

3 (zinemakoa)

Cary Grant, 30eko eta 40ko hamarkadetako komedia estatubatuarraren ikur nagusietakoa ez ezik, garaiko galaien eredua ere izan zen.  Berria - Kultura   2004-01-18

• 4 izond (pertsonez) itxura ederrekoa.

Joanes gizon irakurria eta galaia omen zen, emakumeek atsegin dituztenetarik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 30. orr.

Agure galai baten aire bizi eta adeitsuaz.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 100. orr.

Bart mutil ezin galaiago eta ezin segailago batekin lo egin dut.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 133. orr.

Naturak andregai galaiaren eder itxura hartzen du udaberria heltzen denean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 147. orr.

Ai, zein besterik, joandako mendeetako dama galaiak ezpada...  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 57. orr.

Galai izana, bihurtu zen amoltsu.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 272. orr.

Bidezko naiz, eta ez naiz jadanik galai.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 322. orr.

Andrakaz galaia izaten be baekian Vulkanoren semeak.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 15. orr.

Traje berdozta bat soinean, dotore eta galai ematen zuen, nabarmena inondik ere herri xehearen artean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 203. orr.

Juliok eleberri frantsesak irakurtzen zituen, idazle erdi-naturalista, erdi-galaienak  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 58. orr.

5 (giza ekintzez) adeitsua eta itxura ederrekoa.

Ezin nuen arrunkeria hura Danelekin lotu, dotoreziaren eta hizketamodu galaiaren gainean eraikia baitzuen emakume ia guztiek goratzen zuten bere gorte-egile fama.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 90. orr.

Hugok ez zuen oso portaera galaia erakutsi frogabidearen balioa zalantzan jarriaz.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 153. orr.

Ez zen neskarik pasatzen berak bere oihu ero galaiez ekingo ez zionik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 18. orr.

· Castris zen, printzeek, erregeek, munduan maitasun urrin bat utzi zuela dirudien mende galai hark guztiak maite izan zuen dantzari handia.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 133. orr.

· Isidora Itzurun Diaz de Ganboa deitura galaia zen Perikoren izen arruntari atzetik zetorkion Istillaga lehorraren aldean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 110. orr.

• 6 adlag galaiki.

Mila esker, mila esker -egin zion oihu Ninik, esker onez eta galai.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 64. orr.

Eta, enbarazu pixka batez, galaixeago azaltzen hasi nintzen, ez bainuen astirik galdetzeko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 242. orr.

-Ea bada, galai porta hadi!  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 97. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bi galai (4); eta galai (4); eta galaia (3); galai baten (4); gizon galai (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus