Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gakotu, gako(tu), gakotzen (ETCn 160 agerraldi; orobat gakatu ETCn 49 agerraldi.) 1 du ad giltzatu.

Dembak atea gakotu eta giltza hartu zuen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 204. orr.

Ezker-eskuin, atetilak zeuden, kandaduekin gakotuak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 148. orr.

Nork zuen Xanti ospitalera eraman edo presondegian gakatu.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 165. orr.

2 itxi.

Gizonak ez ote du aspalditik perpausen ez gakotzeko ohitura hori?  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 79. orr.

Egoera hain gakotua nabaritzen dugunean, galdera zera liteke: nahi ote dugu zinez gatazka girotik jalgi?  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 81. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Mary Balester gerrian zeukan pistola gakotuarekin jostatzen ari zen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 114. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gakotu eta (4); telefonoa gakotu (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus