Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Emakumeak, piltzarrez estaliak, hezur eta azal, gaixorik, elbarriturik, beren bizitza non duten ez dakitela. Ama bihotzetik larri-larri gaixorik, aita beti bere ofizioan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 380. orr.
Alabaina, oso gaixorik baitzen ordurako, bazekien agur esaten ari zitzaiola munduari. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 31. orr.
Orain zarpail, zurbil, erdi gaixorik, maiz edanda eta drogan sartua dabil. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 124. orr.
Andresek kontatu zion anaia gaixorik zuela. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 67. orr.
Jeroboamen emaztea datorkizu, gaixorik duen semeari zer gertatuko zaion galdetzera. Elizen arteko biblia 1 Erg 14,5
Alaba zuen Londresen, gaixorik, eta horrexek bultzatu zuen aireporturaino. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 9. orr.
Espero dut bizitza osoa gaixorik ez ematea. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 112. orr.
Kubako iraultzaren ostean handik gaixorik itzuli zen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 317. orr.
Trofimo gaixorik utzi nuen Mileton. Elizen arteko biblia 2 Tm 4,20
Gaixorik sentitu nintzen batean, etxera agertu eta esan zidaan: [...]. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 37. orr.
Ahulduta eta gaixorik zaudelako. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 193. orr.
Zure ama oso gaixorik dago eta erabateko atsedena behar du. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 132. orr.
Inoiz serio gaixorik egon edota gaitzarraska ttipienik ere sofritu gabea, mina orain arteko bere bizitzaren ukapena da, eta ez du onartuko. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 151. orr.
Bularretik gaixorik dagoena. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 87. orr.
Ez naiz neure bizitzan sekula gaixorik egon. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 148. orr.
Angeletta, beren alaba maitagarria, ohean gaixorik dagoena. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 96. orr.
Gaixorik egona nintzela, alegia. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 180. orr.
Beldur ninduan ez ote hintzen gaixorik egonen. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 102. orr.
aita gaixorik (3); ama gaixorik (5); baina gaixorik (3); bat gaixorik (7); benetan gaixorik (3); beti gaixorik (3); edo gaixorik (3); emaztea gaixorik (3); erdi gaixorik (3); ere gaixorik (4); eta gaixorik (19); eta gaixorik dauden (4); ez nago gaixorik (3); frantzisko gaixorik (3)
gaixorik al (5); gaixorik al dago (3); gaixorik baitago (3); gaixorik da (3); gaixorik dago (29); gaixorik dago eta (5); gaixorik dagoela (3); gaixorik dagoelako (3); gaixorik dagoen (5); gaixorik dagoena (3); gaixorik dauden (10); gaixorik edo (6); gaixorik egon (26); gaixorik egon zen (3); gaixorik egona (4); gaixorik eta (8); gaixorik ez (7); gaixorik izan (5); gaixorik jarraitzen (5); gaixorik jarraitzen du (4); gaixorik jarri (3); gaixorik jartzen (3); gaixorik nago (4); gaixorik nagoela (4); gaixorik nagoen (3); gaixorik nengoen (5); gaixorik utzi (3); gaixorik zagok (7); gaixorik zaude (3); gaixorik zegoela (15); gaixorik zegoen (20); gaixorik zela (4); gaixorik zeundela (3); gaixorik zuen (3)
gure ama gaixorik (3); larri gaixorik (3); mateo gaixorik (3); nago gaixorik (3); nahiko gaixorik (3); ni gaixorik (4); ohean gaixorik (6); oso gaixorik (19); oso gaixorik zegoela (5); oso gaixorik zegoen (3); zen gaixorik (3); zuen gaixorik (4)