Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gaindiezin (ETCn 1.389 agerraldi; orobat gaindi ezin ETCn 45 agerraldi) 1 izond ezin gaindituzkoa.

Iritsi nintzen bikiniak markatutako muga gaindiezinera, eta aingeru guardakoaren esanetara, bukatutzat eman nuen lana.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 52. orr.

Gatazka gaindiezina.  Berria - Euskal Herria   2004-07-02

Maitatzeko desira gaindi ezin bat pizten zait zainetan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 358. orr.

Beroa, gaixotasunak, indigenen basakeria oztopo gaindiezinak dira, eta ez bakarrak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 9. orr.

Ezinezkoa zen, bestalde, bidea alde batera utzi eta zuzen joatea istil eta urmaelen sare gaindiezin horretan zehar.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 219. orr.

Muga hel eta gaindi ezina.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 10. orr.

Bien arteko maitasuna maila goren, gaindiezinetara iritsi zen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 17. orr.

Orain Euskal Herria hautsirik dugu, barne hesi gaindiezinez bete artxipelago bilakatua.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 18. orr.

Dobbyk lasterka segitzen zion atzetik, kapa barrenean makurtuta, ikara gaindiezina aurpegian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 279. orr.

Berarentzat emakume kontuetan beltza eta iluna gaindiezinezko edertasunarekin uztartzen baitziren.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 190. orr.

• 2 (izen gisa, ezkerretara -en atzizkia duela)

Gudariak bere berna desehortzi ezinak, patuaren gaindiezina eta kanpokotasuna adierazten du.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 126. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus